Eroski taldeak eta Dia taldeak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Lankidetza hitzarmena helburua da eraginkortasun handiagoa lortzea eta kontsumitzaileei merkatuko preziorik onenak eskaintzea, euren erosteko ahalmena areagotu ahal izateko.
2015/06/25

Hitzarmen hau bi konpainien arteko lankidetzan datza, nazioko eta nazioarteko marken hornitzaile handiekin negoziatzeko baldintzak hobetu ahal izateko. Hitzarmen honetatik erabat kanpo geratuko dira produktu fresko tradizionalak eta hurbileko tokiko ekoizle txikiak.

Bai Eroski bai Dia merkataritza politika erabat independenteak izango dituzte.

Bi konpainiek uste osoa dute lankidetza horri esker eraginkortasuna lortuko dutela eta horrek eragina izango duela prezio lehiakorragoetan, gizarte osoaren mesedetan.

Banaketa komertziala