Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroski Taldeak %30 igo du bere emaitza operatiboa 2020an, 252 milioi euroraino
Eroski taldeak 2020ko ekitaldiko kontuak itxi zituen, 2021eko urtarrilaren 31rekin, eta joan deneko 12 urteetako emaitza operatiborik onena izan du, 252 milioi eurotaraino iritsi arte; horrek %30,2ko hazkundea ekarri dio aurreko urtearen aldean. Haren ebitda ere hobetu egin zen, %26 igo baitzen, 331 milioi eurotaraino. 2020an emaitzak hobetu badira, horren arrazoia da aurreko hamabi urteetan taldearen negozioek hobekuntzak egin izana lehiakortasunean.
Negozioaren eboluzio positiboaren ildo beretik, taldearen salmenta gordinak handitu egin ziren 5.377 milioi eurotaraino, nahiz eta COVID-19ak kontrako eragina izan duen elikagaien arlokoak ez diren negozioetan; izan ere, asko eragin die pandemia garaiko mugikortasun murrizketak eta irekiera mugek. Fakturazioan hazkundea izan du noiz eta taldearen salmenta azalera %3,5ean jaitsi denean. Salmenten portaera on hori online dendan ere gertatu da, zeinak %82ko igoera izan baitu azkenean 2020an.
Bere posizioa indartu du Espainia iparraldeko merkatuan (Galiziatik Balearretara), eta, hala, %13raino igo du bere merkatu kuota 2020an; hortaz, bigarren elikagaien banatzaile izaten jarraitzen du perimetro horretan.
Balio aktiboak murrizten dituzten ezohiko zuzkidurak
2020an bere aktiboen balorazioak eguneratu zituen, eta balorazio zuhurragoa aplikatu zuen pandemiak jotako negozioen etorkizuneko proiekzioetarako; hala, proiekzio horien beherapen tasak egokitu zituen ingurunean sumatzen diren ezjakintasun ekonomiko eta finantzarioetara. Horren ondorioz, merkatu funtsen eta beste aktibo batzuen balioa jaitsi da bai kontu kontsiludatuetan eta bai Eroski kooperatibarenetan.
Ezohiko zuzkidurak direla medio, ekitaldi honetan, bai Eroski Taldearen eta bai EROSKI Koop. Elkarteren (balorazioa aldatu zaien sozietateetan partaidetzak dituenaren) kontu kontsolidatuen emaitza operatiboak bikainak izanagatik, 77,56 eta 442 milioi euroko emaitza negatiboekin itxi du 2020a.
EROSKIk bere irekiera erritmoari eusten dio
Pandemiak ekarritako zailtasunak zailtasun, iaz EROSKIk 70 denda baino gehiago inauguratu zituen, nola propioak hala frankizia erakoak, eta, hala, iparraldean duen posizioa sendotu du. Nabarmentzekoa da nola erosi dizkion hamar saltoki Bizkaian Sabeko Banaketari eta egokitu dituen "Zurekin" eredura. Iparraldean (taldearentzat lehentasunezkoa den eremuan), era berean, bere sareko 92 denda berritu zituen.
2009-2020: etapa baten amaiera
"Eroski etapa bat amaitzen ari da, eta beste bat sortu da. Amaitu den etapa honetan, Eroskik birmoldatze garrantzitsua egin du, eta, horren ondorioz, 2008an zuen tamaina erdira ekarri du. Inpaktu ekonomiko, finantzario eta sozial garrantzitsuko etapa bat. Gure taldearen kultura kooperatiboari, ahaleginari, sakrifizioari, elkartasunari eta kohesio sozialari esker, zuzpertu, eraldatu eta berreskuratu egin dugu proiektua. Horregatik dago gaur Eroski inoiz baino indartsuago", azaldu du Eroskiko lehendakariak, Agustin Markaidek.
Etapa horretan, Eroskik ardatza eraginkortasunean jartzea erabaki zuen; bere perimetroa murriztu, eta ahaleginak indartu zituen iparraldean, erreferentziazkoa den eremuan, lehentasunezkoak dituen negozioak indartuta. Horren ondorioz, sarea txikitzeko zenbait operazio egin zituen (saldu egin zituen IF lurrindegiak, erdialdean zituen supermerkatuak, lehentasunezkoak ez diren eremuetako hipermerkatuak...), eta alferreko zenbait aktiboren eta higiezinen desinbertsioari heldu zion. Era berean, zenbait hitzarmen egin zituen finantza erakundeekin zorra berriz finantzatzeko; horri esker, egonkortasun finantzarioa lortu zuen bere errepide orria garatzen jarraitzeko. Azkenik, orain berriki bazkide bati eman dio sarrera Katalunian eta Balearretan dituen negozioetan.
2020ko ekitaldian, 140 milioi euro murriztu du bere zor finantzarioa
EPCG, bazkide berria Katalunian eta Balearretan
Eroskik hitzarmen bat egin du EP Corporate Group inbertsio funtsarekin, eta bazkide paritario gisa txertatuko da Supratuc 2020 sozietatean, zeinak Kataluniako eta Balearretako negozioak biltzen baititu. Operazio horrek bultzada berria emango dio Kataluniako inbertsioei eta jarduerari, Caprabo markarekin, eta Balearretakoari, Eroski markarekin.
Zorra normalizatua eta beste etapa baten hasiera
2020ko ekitaldian, 140 milioi euro murriztu du bere zor finantzarioa, eta, hala, 2.000 milioi euro baino gehiago murriztu du zorra 2010etik. Eroskik amaitutzat emango du urte honen amaierarako finkatutako zorraren amortizazioaren konpromisoa, zorra konprometitutakoa baino kopuru handiago batean murriztuta, eta hala mila milioi eurotik behera geldituko da haren zor finantzarioa.
Eroskiri buruz
Kooperatiba izaerako Espainiako lehen banaketa taldea da, eta erreferentziazko operadorea Espainia iparraldeko merkatuan, besteak beste Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Katalunian eta Balearretan. 1.624 saltokiko sare komertziala du. Saltoki motari dagokionez, baditu supermerkatuak, hipermerkatuak eta cash & carry-ak eta, horretaz gain, gasolindegiak, bidaia bulegoak eta kirol ekipamendurako dendak ere bai eta bere online supermerkatua. Era berean, sei milioi Bezero Bazkide baino gehiago ditu, eta 33.000 bazkide kooperatibista, langile eta frankizia-hartzaile baino gehiago.