EROSKI pozik azaldu da Eusko Legebiltzarrak ekarpen subordinatuei buruz hartutako erabakiaren aurrean

EROSKIk pozik hartu du Eusko Legebiltzarrak gaurko saioan hartutako erabakia Kontsumobideri – Euskal Kontsumo Institutuari, inbertitzaile txikiek finantza produktu jakin batzuen aurrean egindako erreklamazioak direla eta ofizioz parte har dezan aginduz.
Card image cap
2013/02/28

Bide batez, EROSKIk “bere erabateko jarrera erakutsi nahi du Kontsumobiderekin, elkarlan aktiboan aritzeko, Ekarpen Subordinatuen jaulkipen prozesu osoa erabateko zehaztasunez azaltzeko, jaulkitzaile gisa dugun erantzukizuna betez.

Kontsumobideren arbitraiak, Ekarpen Subordinatuen jaulkipen eta merkaturatze prozesua erabateko zehaztasunez aztertu ahal izateko testuinguru instituzionala izateko aukera ematen du, eta “Ekarpen Subordinatuen jaulkipena une oro indarrean egon den legedia bete duen jaulkipena dela eta EROSKIk beti bete izan duela tituluaren balio izendunaren gainean urteko interesak ordaintzeko konpromisoa azaltzeko aukera ematen dio EROSKIri”.

Bestalde, EROSKIk azpimarratu du ekarpen subordinatuak, “joan den ostiralean Eusko Jaurlaritzak berretsi zuen bezala, lege eskakizun eta baldintza guztiak betetzen dituen eta bete izan dituen finantza produktua direla, eta une oro izan dutela CNMV (Comisión Nacional del Mercado de Valores) izenekoaren gainbegiraketa eta onespena”. Ondorioz, EROSKIk “produktua merkaturatzeko emandako informazioa osoa eta egiazkoa izan da, finantza produktuaren ezaugarriak argi eta garbi zehaztuz, eta, gainera, ezaugarri horietako bakoitzak inbertitzailearentzat zer esan nahi duen azalduz”.

Azkenean, gogoratu behar da kooperatibak etengabeko komunikazio bidea duela zabalik bere inbertitzaile txikiekin, Inbertitzaileen Klubaren bidez, 946211248 telefono zenbakiaren edo aportacioneseroski@eroski.es helbide elektronikoaren bitartez.

 

Banaketa komertziala