Eroski: on line supermerkaturik onena

Kontsumitzaileek EROSKIren Interneteko denda aukeratu dute Espainiako on line supermerkaturik onena hirugarren urtez jarraian.
Card image cap
Eroskiren ordezkariak Bartzelonan jaso dute saria, 2019-2020ko Merkataritza Sariketaren zeremonian.
2019/10/24

Urteko WebShop saria eman diote EROSKIri on line supermerkatuen kategorian. Kontsumitzaileek on line bozkatuta ematen dute saria; horretarako, supermerkatuaren gogobetetze maila neurtzen dute, eta balorazio orokor bat egiten dute. Espainian dagoen kontsumitzaile lehiaketarik handiena da, eta Retailaren saileko merkatu azterketarik handienetako bat.

Bozketan, baloratzen dituzte: kalitatea eta prezioa, sortaren tamaina, bezeroarenganako zerbitzua, eskarien zerbitzua, promozioak eta eskaintzak, eta erabiltzaileen esperientzia.

EROSKIren Interneteko denda dela eta, "supermerkatua erraz erabiltzen da, eta marka propioko eta fabrikatzaileen markako produktu sorta egoki bat du, kontsumitzaileari aukera askatasun handiagoa emateko eta erosketa jasangarri bat egiteko. Aurten ere, proposamen multikanalerantz eraldatzeko egiten ari garen apustua aitortua izan zaigu; proposamen horrekin, irtenbide berritzaileak ematen dizkiogu kontsumitzaileari, haren erosketa globalaren esperientzia hobetuta. EROSKIn gogor lan egiten dugu teknologia berriek ematen duten aukera aprobetxatzeko. Hala, kontsumitzailearekin erlazionatzeko era berriak asmatzen ditugu; izan ere, gaur egun guztitarako kanalerantz doa bizkor batean", esan du EROSKIren On-line negozioaren zuzendariak, Mari Mar Escrigek.

EROSKIk on line duen negozio eredua ezin hobe ezkontzen da guztitarako kanalen estrategiarekin. Kontsumitzaileek espero dutenaren neurriko proposamena da, mundu fisikoko abantailak txertatuak baitaude Interneteko supermerkatuan; gainera, kanalen arteko erosketa esperientzia uniforme bat bermatuta dago, eta erositakoa doan eta berehala jasotzeko modua ematen du (autoz zein oinez) lau ordu igaro baino lehenago bere 50 gune pasatxoen bidez", esan du EROSKIren Online Negozioaren arloko zuzendariak, Mari Mar Escrigek.

Erosketak on line egiteko erraztasun berriak

On line supermerkatuak erraztasun berriak dakartza (azken eskariak, zerrenda, ohiko erosketak...), zeinak erosketa denbora gutxian egiten laguntzen baitute. Azken hilabeteetan, EROSKIk hobekuntzak egin ditu ildo horretan. Zehazki, produktuak baloratzeko eredu bat ezarri du, iritzi egiaztatuekin; horrela, bezeroei aukera ematen die erositako produktuen gaineko esperientzia besteei azaltzeko, eta lagundu egiten die beste erabiltzaile batzuei erosketaren hautua egiten. "Balorazioak ditugu 1.500 produktutan, eta gure markako produktuen %95ek baino gehiagok oso balorazio ona jaso dute", aipatu du Mari Mar Escrigek.

Bestalde, EROSKIk gehiago garatu du sareko dendaren bilatzailea. Horri esker, gaur egun gehiago asmatzen du emaitzen iradokizunetan; izan ere, bilaketa pertsonalizatuek bezeroaren erosketak hartzen dituzte aintzat, bai denda fisikoan egindakoak eta bai sarean egindakoak.

Banaketa komertziala