Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
Eroskik parte hartuko du WWF-k sustatzen duen “Planetaren Ordua” kanpainan
Eroskik hamahirugarren urtez egingo du bat WWFk Nazio Batuen Erakundearen babesarekin antolatzen duen “Planetaren ordua” kanpainarekin. Hala, itzalaldi sinbolikoa egingo du www.consumer.es webgunean; martxan jarraituko du webak, baina argi apalagoarekin, eta, horrez gain, ekimenaren berri emango du webgunean bertan eta sare sozialetan, eta saltoki batzuetan errotuluak itzaliko dituzte, Mundu osoko milioika pertsonak itzaliko dute argia ordubetez (20:30etik 21:30era bitartean, martxoaren 25ean, larunbatarekin, mundua kontzientziatzeko ingurumenaren garrantziaz eta klima aldaketaren kontrako borrokaz.
Aurtengo leloa “Eman planetari itzuli bat” da, eta planetan dagoeneko hasia den klima aldaketaren eta naturaren hondamendiaren aurka egiten ari garen lasterketa bati egiten dio erreferentzia. Helburua da CO₂ emisioak erdira murriztea 2030erako, eta bioaniztasunaren galera geldiaraztea.
“Aurten ere, Eroskik bat egin du WWFren ekintza horrekin, zeina munduan ingurumenaren alde egiten den ekimenik handiena bihurtu baita. Kontsumitzaileek gero eta eskakizun handiagoak egiten dituzte iraunkortasun irizpideetan eta Eroskin lanean ari gara kontsumo arduratsuaren inguruko eskakizun horiek betetzeko”, esan du Eroskiko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martínez Berriochoak.
Eroskik bat egingo du ingurumenaren alde munduan egiten den itzalaldi sinbolikorik handienarekin; aurten, “Eman planetari itzuli bat” leloarekin.
Konpromisoa klima aldaketaren aurkako borrokarekin
Klimaren hondamena, habitaten galera eta basa munduaren gainbehera eragiten ari da klima aldaketa; gainera, energiaren prezioak igotzen ari dira; batik bat gasarena, Ukrainako gatazka belikoagatik are gehiago garestitu dena. Eroskik ahaleginak handitu ditu iraunkortasunaren arloan, eta mugarri garrantzitsuenetako bat du berotegi efektuko gasik ez emititzera iristea 2050ean. Europar Batasunak Elikagai-negozio eta marketin-praktika arduratsuei buruzko jokabide kode bat du, eta testuinguru horretan sartzen da erronka hori.
EROSKIk bere bigarren Lean & Green izarra eskuratu zuen iaz, 2021eko ekitaldian logistika eta garraio prozesuetan CO2 emisioak %30 baino gehiago jaisteko helburua lortzeagatik, ekimenak dakarrena baino urtebete lehenago. Zehazki, Eroskik %32 jaitsi ditu emisioak oinarriko urtea den 2015etik hona. 36.000 tona CO2 baino gehiago igortzea eragotzi du hala.
Eroskik eta WWFk urteak daramatzate elkarrekin lanean ingurumenaren aldeko politikak sustatzeko: arrantzalekuen ustiapen iraunkorra, energia efizientziaren hobekuntza eta kontsumo arduratsua.
Hamabost urtetik gora elkarrekin lanean
Eroski eta WWF elkarrekin ari dira joan deneko 15 urtean baino gehiagoan, ingurumen politika zenbait aurrera ateratzeko, hala nola arrantzalekuen ustiapen iraunkorra, energia efizientziaren hobekuntza, kontsumo arduratsuagoaren sustapena, arrantza iraunkorraren sustapena, eta jardunbide iraunkor egokikoak diren produktuak Eroskiren marka propioarekin. Horretaz gainera, WWFk kolaboratu egiten du www.consumer.es aldizkarian, bere kanalean ingurumenaren gaineko kontuak argitaratuta, eta abala ematen du elikadura osasungarriari buruz kooperatibak duen programan, Ekilibrian.
Bestalde, WWFk eduki pedagogikoak lantzen dihardu iraunkortasunaren gaineko modulu espezifiko baterako, Eroskiren Elikadura Eskolako Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programaren barruan, Espainia guztiko ikastetxeekin elkarlanean.