EROSKI eta WWF elkarrekin kontsumo iraunkorra sustatzeko

Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde EROSKIk hartu dituen konpromisoen harira dator hitzarmen hau; asmoa da bizi kalitatea hobetzea eta gizarte iraunkorrago baten alde egitea.
Card image cap
Hitzarmena izenpetzen: Alejandro Martinez Berrochoa, EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendaria, eta Juan Carlos del Olmo, WWFko idazkari nagusia.
2018/07/05

EROSKIk eta WWFk hitzarmena berritu dute, eta aurrerantzean ere natura zaintzen duen erakundeak lagundu egingo dio EROSKIri ingurumen politikak hedatzen, energia modu eraginkorragoan erabiltzen eta kontsumo arduratsua sustatzen, WWFren jardunbide egokiak beteta. 

“Hitzarmen hau izenpetu dugu zeren eta gure lehentasunetan dago kontsumo arduratsuagoa sustatzea eta ingurumenean dugun eragina gutxitzea; hain zuzen ere, horretarako berritu ditugu Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde hartuak ditugu konpromisoak; horien bitartez, bizi kalitatea hobetu nahi dugu, eta gizarte iraunkorrago bat eratzen lagundu ”, esan du Alejandro Martínez Berriochoak.

“EROSKIrekin genuen hitzarmena berrituta, aukera ederra dago gizartea sentsibilizatzeko arduraz kontsumi dezan; zeren, ingurumena zainduko badugu, funtsezkoa baita kontsumitzaileek arduraz kontsumitzea egunerokoan”,  esan du Juan Carlos del Olmok.

Arduraz erostearen garrantzia

Hitzarmen hau dela medio, WWFk laguntza emango dio EROSKI Fundazioari arduraz erosteko ekimenak sustatzen, eta material didaktikoa utziko dio Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programarako . EROSKIren Elikadura Eskola ari da ekimen horretan, eta asmoa da 2025erako bi milioi haur eta haien familiak heztea. WWFk Elikadura Eskolaren urteko topaketan parte hartuko du.

Horrela, EROSKIk haurrak hezi eta informatuko ditu; hain zuzen ere, bi helburu horiek daude osasunaren eta iraunkortasunaren aldeko konpromisoen dekalogoan. WWF jarraituko du www.consumer.es  aldizkariarekin kolaboratzen, nola eta, besteren artean, ingurumenaren gainean duen kanalean edukiak argitaratuta eta kooperatibak elikadura osasungarriaz duen Ekilibria programari abala emanda.

Arrantzako produktuen iraunkortasunaren alde EROSKIk eta WWFk elkarlanean jarraituko dute Arrantza Iraunkorraren alde. Kooperatiba izan zen Espainiako lehen elikagai banatzailea arrain freskoa ekoetiketa batekin eskaintzen, hau da, MSC  ziurtagiriarekin (Marine Stewardship Council), eta datozen lau urteetan WWFk aholkatuko du EROSKI punturik zailenen eta sektoreko joeren inguruan, EROSKIk gaurkotuta eduki dezan arrantzako produktuetan iraunkortasunaren politika.

Denda iraunkorraren eredu berria

Energia eraginkortasuna, eraikuntza iraunkorra eta ekonomia zirkularra dira EROSKIren apustu sendoetako batzuk. 2012an kooperatibak lehen ekodenda inauguratu zuen, eta geroztik gune horretan egin ditu berrikuntzak eraikuntza iraunkorraren arloan eta energia eraginkortasunarenean, bai eta energia iturri berriztagarrien erabileran ere. Eta 2016an, Gasteizen, Isuririk Gabeko Europako lehen supermerkatua inauguratu zuen, autohornikuntzaren arloan aurrerapenak egiteko.

Hitzarmen honi esker, WWFk laguntza emango dio EROSKIri dendak irekitzeko edo berritzeko orduan; horretarako, elkarteak jartzen dituen eskakizunak bete beharko ditu kooperatibak inguruneko bioaniztasuna babestearen inguruan, nola eta iraunkortasun irizpideak eta ingurumen-eragina gutxitzeko beste neurri batzuk beteta.

Banaketa komertziala