Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
EROSKI eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmena sinatu dute euskara sustatzeko
EROSKIk eta EUSKARALDIAk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute herritarren hizkuntza-ohiturak aldatuz euskararen erabilera sustatzen duen ekimen horri laguntzeko.
Hitzarmen honen bitartez, Euskaraldiarekin duen konpromisoa berritu du, eta euskararen normalizazioaren bigarren ekimenera atxiki da, zeina azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango baita.
Euskadi eta Nafarroako EROSKI dendak Euskaraldiko banderak ditu. Horien bidez, antolatzaileek jendea animatu nahi dute "kaleak, balkoiak eta erakusleihoak hizkuntz atxikipenaren sinbolo horrekin janztera", azaldu du, Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak, Kike Amonarriz. "Bigarren Euskaraldi hau oso testuinguru zailean iritsi da; izan ere, COVID-19ak eragin garrantzitsua izan du gizartean eta gure harremanetan. Hori dela eta, inoiz baino garrantzitsuagoa da kalean euskarari presentzia ematea, herriz herri hizkuntzarekiko atxikipena ikusaraztea", gaineratu du. Produktu honen salmentati k jasotako dirua osorik Euskaraldiaren antolatzaileentzat joango da.
"EROSKIn konpromiso sendoa eta iraunkorra dugu euskararen hedapenarekin. Sortze agirian bertan jasota dator euskararen koofizialtasuna eta halaxe sustatzen dugu arlo guztietan bai langileok eta bai kontsumitzaileok. Era berean, zenbait ekimen gauzatzen ditugu euskararen normalizazioaren alde gure bezeroekin, langileekin eta hornitzaileekin dugun harremanean", esan du Harreman Instituzionaleko eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Josean Yelak.
EROSKIk zenbait ekimen eta proiektu lantzen ditu —besteak beste, Euskara Plana— ingurune elebidunak lortzeko eta euskararen erabilera erakunde barnean handitzeko. Kooperatiba aitzindaria izan zen bere markako produktuei euskarazko etiketa jartzen, eta banaketa arloko enpresetan hori egiten duen bakarra da egun ere.
Partaidetza indibidualaz gain, aurten, berritasun gisa, ekimena taldeka sustatzea proposatzen du Euskaraldiak. Hori arigune deiturikoen bitartez gauzatuko da; ariguneak dira euskaraz hitz egiteko antolatutako guneak, dela enpresetan, dela elkarteetan, dela taldeetan, dela erakundeetan... EROSKIk horietako zenbait atondu ditu bere egoitzetan bazkide langileek beren borondatez bat egin dezaten ekimenarekin.