Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Eroski eta Daiteke, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen laneratzearen alde
Eroskik eta Daiteke gizarte kontsultoriak hitzarmen bat sinatu dute genero indarkeriaren biktima izan direnei laneratzen laguntzeko. Hitzarmena izenpentzeko, bertan elkartu dira Daiteke-ko zuzendari Maite Arsuaga eta Eroskiren Berdintasun Behatokiko arduradun Marta Carazo.
Bi erakundeek sentsibilizazio sozialeko kanpainak eta mezuak zabalduko dituzte
Hitzarmenaren helburua da ahaleginak batu eta bitartekaritza sustatzea, zertarako eta Gipuzkoak kolektibo zaurgarri hori gizarteratze soziolaboralean murgiltzen laguntzeko. Era berean, bi erakundeek sentsibilizazio sozialeko kanpainak eta mezuak zabalduko dituzte.
"Beti da plazera enpresa konprometituekin aritzea, ataka zailean diren guztiei osoki gizarteratzen laguntzeko. Enpleguan dago koxketako bat pertsona horiek guztiz gizarteratzeko".
Eroski, gizarte justuago baten alde
"Eroskik gizarte bidezkoago eta solidarioago bat lortzen lagundu nahi du; konpromiso hori jasota dago gure balio korporatiboetan hastapenetatik. Hala, hitzarmen hau izenpetuta, beste pauso bat emango dugu genero indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko eta gure taldean integratzeko, ziur baikaude horrek lagunduko diela suspertzen eta etorkizuna eraikitzen", azaldu du Berdintasunerako Behatokiko arduradunak.