Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
EROSKI eta bere bezeroek milioi bat euro eman dute Elkartasun Zentimoak programaren bitartez
EROSKIk eta haren bezeroek dagoeneko milioi bat euro bideratzea lortu dute Elkartasun Zentimoak izeneko programa iraunkorrarekin. Haren bitartez, bezeroek hautatu ahal dute beren erosketako zentimo batzuk ematea unean aktibo den kausa sozialerako; kausa horiek 3.500 bazkide-bezerori baino gehiagori entzun eta gero hautatuak izan dira. Orain arte, zazpi milioi dohaintza baino gehiago egin dituzte gauzatu diren elkartasun kausen alde.
Azaroan abiatu zen ekimena, eta aurren-aurrena Elikagaien Bankuaren Espainiako Federazioak jaso zuen EROSKIren bezeroen ekarpena; kooperatibak 20 urte baino gehiago daramatza harekin lankidetzan. Emandako dirua tokian tokiko Elikagaien Bankuei eman zitzaien, osasun larrialdian zaurgarri gelditu diren familiei elikagaiak banatzeko.
Bigarren elkartasun kausa UNICEF, Mugarik Gabeko Medikuak eta ACNURen bitartez banatu da; horrekin, EROSKIk lagundu du garapen bidean diren herrialdeetako haurrak txertatzen. Kanpaina horretan, urtarrilean egon dena indarrean, 100.000 haur txertatzen lagundu da askotako gaitzen aurka, hala nola elgorria, polioa eta kolera besteak beste Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Txad ekialdeko eremuetan.
Elkartasun Zentimoak programa finkoaren bitartez, bezeroek ekarpenak egin ahalko dizkiote kausa sozial bati edo besteari; kausa horiek 3.500 bazkide-bezerori baino gehiagori entzunda hautatuak izan dira.
Beste kausa bati ere lagundu zaio Elkartasun Zentimoekin, haur minbiziak jota dauden 12.000 familiari baino gehiagori horretan diharduten erakundeen bitartez, besteak beste: Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioa eta ASPANAFOA Araban, eta AMARA Kantabrian. Erakunde horiek beren jarduera indartu ahalko dute eta familia gehiagotara iritsi beren zerbitzuak sendotuta.
Une honetan, berriz, genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei eta adingabeei laguntzen ari gara EROSKIren dendetan Ana Bella Fundazioarekin eta Soledad Cazorla Diru Funtsarekin. Ekarpenekin, laguntza eta aholkularitza zerbitzu hobeak eman ahalko dituzte genero indarkeriaren biktima izan diren ia 400 emakume eta adingaberi.
"Beste behin, eskerrak eman nahi dizkiegu bezeroei beren eskuzabaltasunagatik eta milioi bat eurotara iristeko eman duten laguntzagatik ekimen arrakastatsu honen bitartez. Elkartasun handia erakusten ari dira osasun krisi honetan, zaurgarritasun egoeran diren familia asko jo baititu", azaldu du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
Elkartasun Zentimoak, kausa sozial askotarikoei laguntzeko
Elkartasun Zentimoak programa berriaren bitartez, EROSKIko bezeroek dohaintza txiki bat egin ahal diote ongintzazko kausa jakin bati erosketak txartelarekin edo sakelakoarekin egiteko orduan. Dohaintza, beti borondatezkoa eta isilpekoa, 10 zentimoko ekarpen bat da 5-30 euroko erosketetan eta 20 zentimokoa 30 eurotik gorakoetan.
"Gure ustez, Elkartasun Zentimoak izeneko programa tresna eraginkorra da gure bezeroek modu errazean bidera dezaketelako bere konpromisoa gizarteko kausa askotarikoen alde. Programa finko bat da, eta haren bitartez alor askotako erakundeei lagunduko diegu, betiere norabide jakin batean: gehien behar dutenei laguntzea", azaldu du Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.
Maiztasun batekin, txandatu egingo dira laguntza jasoko duten erakundeak, eta, haiek hautatzeko, bazkide-bezeroak gehienbat zein kausak kezkatzen dituen jasoko du EROSKIk. Haurren beharrak, ingurumenaren zainketa, gizarte bazterketaren arriskuan diren kolektiboak, minbiziak edo bestelako gaitzak jotakoak, nazioarteko lankidetza eta genero indarkeriaren biktimak dira EROSKIren bazkideek babesten dituzten kausetako batzuk, eta horietara joango dira kooperatibaren Elkartasun Zentimoak.
EROSKIk martxan jarri du beste ekimen bat, Worldcoorekin; Espainiako gizarte enpresa bat da dirua biltzeko kanal askotarikoak garatzen eta ezartzen dituena, gizarte erakundeei eta ingurumenaren aldekoei beren proiektuetan laguntzeko.