EROSKI eta AVIAk hitzarmena egin dute Rapid supermerkatuak gasolindegietan hedatzeko

EROSKIk horrelako dozena bat denda irekiko ditu aurten.
Card image cap
2020/06/15

EROSKIk eta AVIAk lankidetza hitzarmen sinatu dute RAPID erako supermerkatu gehiago irekitzeko petrolio operadoreak Espainian dituen zerbitzuguneetan. Hitzarmenak dakarrenez, hamar saltoki irekiko dira frankizia eran 2020an, eta urtero beste hainbeste datozen urteetan. Gaur egun, EROSKIk dagoeneko horrelako sei supermerkatu ditu AVIAren Bizkaiko, Nafarroako eta Errioxako gasolindegietan barreiatuak, eta bezeroen aldetik harrera eta balorazio onak izan dituzte.

RAPID izeneko saltokiak dira, EROSKIk komenentziako formatu komertzialetan egin duen azken berrikuntza. 140 metro koadro inguruko denda txikietara egokituta dagoen eredu komertzial bat da. Oso urbanoak diren eremuetarako eta eremu turistikoetarako prestatuak, non biztanleria dentsitate handia baitago. Hortaz, komenentziako erosketak egiteko premia duen kontsumitzailearentzat dago diseinatua, askotan ustekabeko premiaren bat suertatzen zaionarentzat. Irekiera ordutegi zabal bat dute, eta urteko egun guztietan irekita egoten dira. Kontsumitzaileek 4.500 erreferentzia baino gehiago aurkitu ahal dituzte, eta, horretaz gainera, ogiak eta opilak labe propioan erre berriak. Gainera, aukera handia dago janaritan, edaritan, drogeriatan eta lurrinetan; ekoizle liderren markak ez ezik EROSKIren marka propiokoak ere badira.

AVIA clubeko bazkideek Clubeko abantailak izango dituzte AVIAren zerbitzuguneetan erostean; hala, %2ko deskontua izango dute ibilgailua hornitzean eta %5ekoa Rapid dendetan erostean, zeina aplikatuko baita hurrengo aldiko erosketan edo horniketan.

Hitzarmen honek sendotu egingo du RAPID komenentziako ereduaren hedapena; dagoeneko horrelako 25 denda daude, eta 125 lanpostu sorrarazi dituzte. Horiek abian jartzeko, lau milioi euro inguru inbertitu da.

Banaketa komertziala