Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroski eta ACNUR berriro elkarlanean
EROSKI Fundazioak eta ACNURen Espainiako Batzordeak (NBEk iheslarientzat duen Agentzia da ACNUR) lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur siriar iheslarien eta lekutuen aldeko kanpaina bat sustatzeko. Kanpaina honetan, jendeari esango zaio pentsa dezala zein izan den aurten norberarentzat momenturik onena, eta helburua 150.000 euro biltzea da, elkartasunezko izar apaingarriak euro batean salduta. ACNURen Espainiako Batzordeak kudeatuko du bildutako laguntza, iheslarien eta lekutuen artean ahulen daudenen beharrak zaintzeko.
"Eroskin beti erantzun izan dugu larrialdi humanitarioetan. Elkartasun konpromiso horrek kooperatiba animatu du, Gabonetako egun hauekin bat eginez, iheslarien aldeko kanpaina hau abiatzera. Ziur gaude, beste behin, kontsumitzaileek ondo erantzungo diotela deialdi honi, eta bere laguntza gehituko diola Eroskik egin duen ekarpenari", esan du Alejandro Martinez Berriochoak. Elkartasun izar apaingarriak eskura egongo dira Eroskiren supermerkatuetako eta hipermerkatuetako ordainlekuetan, azaroaren 27tik urtarrilaren 7ra.
"ACNURek Espainian duen Batzordekook babesten dugu Eroskik Siriako gatazkan iheslari gertatu direnen alde antolatu duen kanpaina hau", esan du Antonio Garrigues Walkerrek, erakundeko ohorezko presidenteak. "Milaka herritarrengana helarazi nahi dugu lagundu diezaiekegulako mezua, gu bezalakoak izanik guztia atzean utzi behar izan dutelako eta gure babesa eta beroa behar dutelako momentu zail honetan. Horretaz gainera, kanpaina hau babesten dugu, Eroskik eta horrelako enpresek hartzen duten gizarte erantzukizuna balioesten dugulako; izan ere, erakusten dute ingurunearekin konprometitua daudela eta ohartzen dira enpresaren zeregina onura ekonomikoa sorraraztea baino zer edo zer gehiago ere badela. Gizarte onurak eta iraunkortasunak guztion konpromisoa izan behar dute", gaineratu du.
Eteten ez den larrialdia, iheslariena
Siriako indarkeria 2011ko martxoan hasi zen; geroztik, lau milioi lagunek baino gehiagok auzoko herrialdeetan babestu behar izan dute, eta zazpi milioi baino gehiago lekutuak daude oraindik Sirian bertan.
Eskualde hartako herrialdeak oso eskuzabalak izaten ari dira iheslariekin, baina har dezaketen pertsona kopuru guztizkoaren muga-mugan daude. Turkian, bi milioi siriar iheslari baino gehiago daude; Libanon milioi bat baino gehiago; Jordanian, 600.000 baino gehiago; eta Iraken, 250.000 inguru. Horietatik bi milioi haurrak dira.
ACNURen zeregina larrialdi honetan
ACNURek bulegoak zituen Sirian eta inguruko herrialdeetan gatazka hasi aurretik ere. Alabaina, krisi honetan, ACNURek indartu eta ugaritu egin ditu bere laguntza operazioak, iheslariei eta lekutuei nazioarteko babesa eta oinarrizko laguntza emateko.
Era berean, ACNURek handitu egin ditu operazioak eta bere presentzia iheslarien fluxua jasan duten Europako herrialdeetan. ACNUR iheslariak babesten ari da bidaiako etapa guztietan, eta haren langileak lehen lerroan daude Europako herrialde guztietan, iheslariek laguntza jasotzen dutela ziurtatzeko eta oinarrizko laguntza emateko; orobat, informazio gakoa emateko, nazioarteak eman beharreko babesaren prozesua ulertzen laguntzeko eta nortasun datuak hartzeko, erregistratzeko, babesa nola eskatu jakiteko eta familia berriz nola elkartu edo hirugarren herrialde batean nola kokatu jakiteko.