Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
EROSKI eta ABRAk hitzarmena sinatu dute Arabako Errioxako ardoak sustatzeko
EROSKIk eta ABRAk sinatu duten hitzarmena kooperatibak inguruko produktuak merkaturatzeko konpromisoaren barruan dago, horren eraginez lehen mailako sektorearen iraunkortasunak gora egiten baitu, eta ekoizpen-ehuna askotarikoa izaten jarraitzeko lagungarri baita. Hitzarmen horren arabera, eta sektorearen egonkortasunerako konpromiso moduan, EROSKIk argi identifikatuko du Arabako Errioxako eskualdeko ardoen jatorri-deitura kalifikatua (DOC), eta udalerriaren edo lursailaren deitura ere ipiniko du, etiketan agertzen bada behintzat. Eta gainera, kooperatibak produktu horien aukera zabalduko du dendetan.
"Hitzarmenaren bidez, Errioxako jatorri-deiturari buruzko araudi berriaren zati bat nabarmendu nahi dugu. Horren arabera, Errioxako Arabako eskualdearen etiketan udalerria edo lursaila ere adieraz daitezke. Hartara, kalitatezko produktu hori erraz ezagutzeko aukera dago, eta jatorri-deitura duten produktuen artean bereizten da. Helburua gure ekoizpen-ehunak askotarikoa izaten jarraitzea da, eta aldi berean, kalitatezko produktuak eskaintzea kontsumitzaileei", esan du EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.
Bestalde, ABRAko presidente Gabriel Frías del Valek adierazi du "EROSKIrekin hitzarmen hau sinatzea lehen urrats garrantzitsu bat izan da guretzat, eta aurrerapauso handia elkartearen helburu nagusia betetzeko. ABRAren ekintza dinamikoa, zabala eta etengabea da, eta horregatik gaur egun ezinbestekoa da Arabako Errioxan".
Tokiko eta sasoiko produktuen kanpaina berria
Bi erakundeek El Boulevard merkataritza-zentroko EROSKI hipermerkatuan sinatu dute lankidetza-hitzarmena, Arabako sasoiko produktuak sustatzeko kanpaina berriaren aurkezpenean, hain zuzen; zehatz-mehatz, Arabako lekaleak, patata eta ardoa. Azken urtean, EROSKIk 10 milioi euro bideratu ditu Arabako hiru produktu horiek erostera. Tokiko kanpaina horren aurkezpenean, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatu Eduardo Aguinacok eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Politikako zuzendari Peli Manterolak hartu dute parte.