Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Eroski Bidaiak-ek itzulera hasi du

Deseskaladaren lehenengo fasean 60 bulego irekiko ditu. Hala, bezero eta interesdunei gauzak samurtzeko, website bat martxan jarri du webgune ofizialaren bitartez, eta bertan kontsultatu daiteke informazio guztia.
https://www.viajeseroski.es/landing/oficinas-abiertas/ Segurtasun eta osasun protokolo eta eskabide guztiak hartuko ditu aintzat Eroski Bidaiak-ek bere itzuleran, bai garbiketa protokoloak, segurtasun distantziarekin zerikusia dutenak eta gainerako guztiak. Era berean, ahal den neurrian aldez aurretik hartutako hitzordua eskertuko da.
Era progresiboan, Eroski Bidaiak-ek Estatuan dituen bulego guztiak irekiko ditu, beti ere eskaeraren arabera erantzungo du bidaia agentziak. Edozelan ere, aipatu daiteke, Alarma Egoerak iraun duen bitartean, Eroski Bidaiak-ek bezeroak artatzen aritu dela, telefono bidez eta era telematikoan.