Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
EROSKI aukeratu dute bigarren urtez on line supermerkaturik onena

Bigarren urtez jarraian, on line supermerkaturik onena aukeratu dute EROSKIren Interneteko denda. Kooperatibak Bartzelonan jaso du saria, 2018-2019ko Merkataritza Sariketaren zeremonian.
Urteko WebShop saria eman diote EROSKIri on line supermerkatuen kategorian. Kontsumitzaileek ematen dute saria, on line bozketaren bidez supermerkatuaren gogobetetze eta baloratze maila orokorra aukeratuta. Espainian dagoen kontsumitzaile lehiaketarik handiena da, eta merkatu azterketarik handienetako bat.
Zenbait ezaugarri baloratu dituzte: kalitatea eta prezioa, sortaren tamaina, bezeroarenganako zerbitzua, eskariak ematearena, promozioak eta eskaintzak, eta erabiltzaileen esperientzia.
"Sari hau bigarrenez irabazita, sendotu egin da gure eraldaketa digitalari egin dioten ezagupena; eraldaketa horretan, arlo multikanalerantz jo dugu, zeinaren bitartez esperientzia baikor global bat sortzen baita. Kontsumitzaileek espero dutenaren neurriko proposamena da; izan ere, mundu fisikoko abantailak txertatuak daude on line supermerkatuan, nola eta kanalen arteko erosketa esperientzia uniforme bat bermatuta eta on line erositakoa doan eta berehala jasotzeko modua emanda Click&Drive eta Click&Collect bidez”, esan du EROSKIren Online Negozioaren arloko zuzendariak, Mari Mar Escrigek.
EROSKI aldatzen doa arlo digitalerantz, eta saritu egin diote kontsumitzailearen premietara egokitzeko izan duen gaitasuna eta prestakuntza, irtenbide berritzaileak bilatu baititu haren erosketa esperientzia hobetzeko.