Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroski aukeratu dute aurtengo online supermerkaturik onena
Urteko WebShop saria eman diote Eroskiri on line supermerkatuen kategorian. Kontsumitzaileek ematen dute saria, on line bozketaren bidez supermerkatuaren gogobetetze eta baloratze maila orokorra aukeratuta. Espainian dagoen kontsumitzaile lehiaketarik handiena da, eta merkatu azterketarik handienetako bat.
Bozketan, zenbait ezaugarri baloratu dituzte: kalitatea eta prezioa, sortaren tamaina, bezeroarenganako zerbitzua, eskariak ematearena, promozioak eta eskaintzak, eta erabiltzaileen esperientzia.
"Sari hau irabaztea aitorpen bat da: urte hauetan guztietan gero eta webgune azkarragoa, erosoagoa eta errazagoa egin dugu, aurrerapen teknologiko askori esker, eta lan horren emaitza da aitorpen hau. Hala berean, lurralde osoan banaturik diren 100 zentro prestatzaileetako profesionalen eguneroko lana eta konpromisoa aitortu digute, haiek arduratzen baitira bezeroen erosketak behar bezala irits daitezen, freskoen ataletan arreta pertsonalizatua emanik", esan du Eroskiren Online Negozioko zuzendariak, Mari Mar Escrigek, eta honela amaitu du: "Sari hau kontsumitzaileen eskutik hartuta, animoak hartzen ditugu eraldaketa digitalean jarraituz proposamen multikanal baterantz joateko eta esperientzia baikor global bat eraikitzeko".
Kooperatiba —aurrendaria elikagaien on line negozioan 2000. urtean Eroski Online atera zuenetik— aurrera doa eraldaketa digitalean jarraitzeko asmoz. Maiatzean, are eta on line supermerkatu azkarragoa eta efizienteagoa atera zuen, edozein gailutara moldatzen dena, bezeroen erosketa esperientzia hobetzeko, eta, hain zuzen, gaur aitortu diote onena dela Espainiako on line supermerkatuen kategorian. Hilabete honetan bertan, Eroskik bere aplikazio eguneratua aurkeztu du, Eroski Cluben Bezero Bazkideek modu erosoan gozatzen segi dezaten aplikazio horrek ematen dituen aukerekin.
"Gure leitmotiva beti izan da bizimodua errazagoa egitea gure bezeroei. Mundu fisikoaren abantaila komertzialak berdindu ditugu on line supermerkatuan, kanalen arteko erosketa esperientzia uniformea bermatuta. Gainera, on line erosketak biltzeko guneak ugaritu ditugu 49 Click&Drive eta Click&Collect gune ipinita; gune horietan, doan eta berehala jaso daitezke eskariak. Horrez gain, Eroski app eta Eroski super aplikazioak atera ditugu, erosketa zerrenda egiteko eta Eroski Clubaren bitartez deskontuak hartu eta 15 minutu baino gutxiagoan erosketa egina izateko, noiznahi eta nonahi. Eroskikook prest gaude kontsumitzailearen premietara egokitzeko eta proposamen berritzaileak egiteko", esan du Mari Mar Escrigek.
Eraldaketa digitala
Arlo digitaleko sari honen aurretik, gainera, ekainean, Eroski Bidaiak Travel Air enpresa banaketak jaso zuen aitorpena. Open Awards 2017 saria eman zioten agentziari, Enpresa Handien eraldaketarik onenaren kategorian, digitalizazio integralerako izan duen proiektuagatik. Travel Air-ek bere lan egitura analogikoa eraldatu du; hogei urtez erabili izan duena guztiz digitala ipini du orain. Hala, sektoreko lehen enpresa izan da, papera erabat kendu duena.
Eroski taldea aldatzen doa arlo digitalerantz, eta saritu egin diote kontsumitzailearen premietara egokitzeko eta proposamen berritzaileak egiteko hartu duen bide hori.