Erkop taldeak webgunea estreinatu du

Erkop nekazaritza elikagaien eta zerbitzuen sektoreetan lan egiten duen enpresa taldeak webgunea estreinatu berri du. Gaur egun Erkop taldearen zenbakiak oso esanguratsuak dira: lau enpresa, hamar jarduera eta 9.500 pertsona.
Card image cap
2017/07/24

Webgune dinamikoa eta modernoa estreinatu du Erkop taldeak, www.erkop.coop helbidean, era berean bideoa ere egin du eta argazki dotoreak ikus daitezke webgune berrian. Komunikazio lanok, bai webgune berria zein gainerako argazki eta bideoak Arteman Komunikazioa enpresa kooperatiboak egin ditu. Erkop nekazaritza elikagaien eta zerbitzuen sektoreetan lan egiten duen enpresa taldea da. Gipuzkoako Arrasate herrian du egoitza nagusia eta Estatu osoan ditu instalakuntzak.

Sukaldaritza eta zerbitzuak, barazki produkzioa eta abeltzaintza sektoreetan lanean

Erkop Taldeko enpresek produktu eta zerbitzu integral ugari eskaintzen dituzte sektore desberdinetan: sukaldaritza eta zerbitzuak, barazki produkzioa eta abeltzaintza. 220 milioi euroko salmentekin eta 9.500 langileko plantilarekin, Euskal Herriko enpresa nagusiena da bere sektorean eta Estatu mailako garrantzitsuenetarikoa talde eta elkarteei eskainitako sukaldaritza zerbitzuan.

MONDRAGON Korporazioan diharduen kooperatiba taldea

Taldeak gestio sistema propioa du oinarrian, bazkide langileari enpresaren estrategia eta zuzendaritza-erabakietan parte hartzeko aukera emanez. Barne antolamendua elkartasunean eta proiektu komunean parte hartzen duten pertsonetan oinarritzen da. Etorkizuna ezezaguna den arren itxaropentsua ere bada, tokiko ezaugarriak gordetzen dituen sektore honetan, Euskal Herriko klima eta erliebeari oso lotua, mendiko nekazaritza eredua praktikatzera behartzen duena.

Erkop MONDRAGON Korporazio Kooperatiboaren barruan dago, Euskal Herriko enpresa talde industrialik handiena eta zazpigarrena Estatu mailan, 13.200 milioi eurotik gorako salmentak dituena eta 75.000 langile baino gehiago.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Barazkigintza

Behi esnearen ekoizpena

Pentsu konposatuak