Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
ERKIDEren eta HETELen eskutik Txorierri Politeknika ikastegian
Erkideren eta Hetel-en (Euskadiko gizarte-ekimeneko LHko ikastetxe itunpekoen elkartearen) artean duela gutxi sinatu zen lankidetza hitzarmenaren haritik, Erkideko kide diren zenbait kooperatibak Txorierriko Politeknika ikastegia bisitatu dute gaur, Derion.

Besteak beste, Arteman Komunikazioa Koop E., MCC Construcción, Fundación Peñascal, Eika eta Isoleika kooperatibetako ordezkariak gerturatu dira Txorierri Politeknikara. Erkidetik ere 3 lagun gerturatu dira, tartean erakundeko zuzendari den Agustin Mendiola ere, eta Heteleko ordezkari bat.
Formazio eskaintzaren aurkezpena
Bisitak balio izan du Txorierri Politeknikak erakusteko bere instalazioa modernoak, tailerrak, eta baita eskolaren formazio eskaintza eta plana, kudeaketa sistema...
Gaur egun 900 ikasle ari da Derioko zentroan ikasten eta Bizkaian oso ondo posizionatuta dagoen instituzioa da. Era berean, MONDRAGON Korporazioaren barruan dago kokatuta eta inguruko kooperatibekin harreman estua du.