Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Erkide eta Eroski Bidaiakek kolaborazio hitzarmena sinatu dute

Sinatu duten akordioaz baliatuta, kooperatiba federatuetako langileek beherapenak izango dituzte Eroski Bidaiakeko edozein bulegotan egiten duten oporretako erreserbetan.
Kontuan hartu behar da Erkidek 73.000 pertsona baino gehiago batzen dituela bere baitan dauden 1.000 koooperatibetan eta Euskal Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren %7a berari dagokiola.
Eroski Bidaiak 1980an sortu zen, Eroski Taldea eta MONDRAGON Korporazioaren babesean eta gaur egun estatuko hamar agentzia esanguratsuenen artean kokatzen da.
Eroski Bidaiakek jende aurreko arreta eskaintzen duten 150 bulego ditu eta kontratazio departamendu berezia. Modu berean, langileek gestioan parte hartzen dute eta aitzindariak dira kontsumitzailearen eskubideak defendatzen eta ingurugiroa babesteko neurriak hartzen. Edozein modutan, bere jarduera ingurua errespetatuz garatzen du Eroski Bidaiakek.