Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Erizainen Gipuzkoako Kolegioa eta Bexen Medical elkarlanean arituko dira

Bexen Medicalek eta Gipuzkoako Erizainen Kolegio Ofizialak eginiko elkarlan akordioari esker Gipuzkoako 5.000 erizainen kolektiboak eremu-azterketa ezberdinak eta askotariko ikerketak garatu ahal izango dituzte. Era berean, elkarlan horrek balioko du kooperatibako pertsonek ezagutza jasotzeko erizainek eskaini dezaketen ikastaroen bitartez.
Gipuzkoako Erizainek azaroan antolatuko dituzten ikerketa eta berrikuntza jardunaldiak babestuko ditu Bexen Medical-ek, eta jardunaldietan sari bat banatuko du.
Gipuzkoako Erizainen Kolegio Ofizialak eta Bexen Medical-ek iaz abiatu zuten hartu-emana, 'Helduari' komunitatearen babesletzaren bitartez. Helduari komunitateak online bidez zaintza fisiko eta mentala eskaintzen die 55 urte baino gehiago dituzten gipuzkoarrei, eta bertan hizlari gisa Gipuzkoako erizainek parte hartu izan dute.
Era berean, Gipuzkoako Erizainek azaroan antolatuko dituzten ikerketa eta berrikuntza jardunaldiak babestuko ditu Bexen Medical-ek, eta jardunaldietan sari bat banatuko du.
Bexen medicali buruz
Erabilera bakarreko gailu sanitarioak ekoizten dituen 44 urteko esperientzia duen enpresa da Bexen Medical. Lagin biologikoak eta medikamentu termolabilak biltegiratzen dituen Estatuko lehenetariko enpresa ere bada. Osasunaren arloan soluzioak eskaintzen ditu eta balioa eransten dio merkatuari bertan lantzen den ikerketari eta berrikuntzari esker.