Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ergonomiari eta Psikosoziologiari buruzko XI. Nazioarteko Kongresuan izan da Osarten
Espainiako Ergonomia Elkarteak azaroaren 11n eta 12an Ergonomia eta Psikosoziologiari buruzko Nazioarteko Kongresuaren hamaikagarren edizioa egin zuen Gijonen.

Ekitaldiak iraun zuen bi egunetan – "Ergonomiaren ekarpenak datorren lanerako" zen goiburu nagusia – Ergonomiarekin, faktore psikosozialekin edo ingurune osasuntsuekin lotutako gaiak eztabaidatu eta garatu ziren. Era berean, lidergoarekin, talde-lanarekin eta Covid-19aren ondorengo telelanarekin lotutako alderdiak ere jorratu ziren.
Osartenek parte-hartze aktiboa izan zuen hitzaldi bat moderatzen, Narciso Mazas González Prebentzio eta Ergonomo teknikariaren eskutik
Ergonomian eta psikosoziologian ospe handia duten pertsonek parte hartu zuten, eta Osartenek parte-hartze aktiboa izan zuen hitzaldi bat moderatzen, Narciso Mazas González Prebentzio eta Ergonomo teknikariaren eskutik.