Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Eremu soziosanitarioan ikerkuntza koordinatzeko fundazioa sortu dute Eusko Jaurlaritzak eta MONDRAGONek
Euskadiko Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioaren zeregina izango da ezagutzaren kudeaketa, ikerketa, garapen eta berrikuntza ekimenak koordinatzea eta sustatzea, zahartzaro, gaixotasun kroniko, ezintasun eta mendekotasun egoerak artatzeko.
Eremu soziosanitarioan elkarri eragin nahi diote, pertsonei beren ohiko bizilekuetan kalitate, eraginkortasun eta orientazio gehiagoko zerbitzuak eskaintzeko ereduak zehazteko. Patxi López lehendakariak gizarte eta osasun arloak "ordenatu eta garatzearen" garrantzia nabarmendu du, "errotik lotuta" dauden arloak izan arren, "elkarri bizkar" emanda zebiltzalako.