Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Eredu kooperatiboaren defentsan
Fagor Etxetresnetan gertatutakoaren haritik, MONDRAGONek bere ikuspegia zein den jakinarazi nahi du jarraian aurkituko dituzuen artikuluen bitartez. Erantzun irmo eta argia honako hau da: kooperatiba indarrean dagoen eredua da, eta etorkizun hurbilari arduraz, konfiantzaz eta ausardiaz aurre egiteko prest dago. Aldarrikatu beharra dago, etorkizun hori 80.000 pertsonak egiten dutela posible egunero egunero.
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/eredu-kooperatiboaren-defentsan/@@images/9c5afd16-767f-4bc3-894f-56b198265942.jpeg)
Fagor Etxetresnetan jazotakoaren inguruan zein da Korporazioak egiten duen hausnarketa? Egoera horrek nola eragiten dio Fagor taldeari eta kooperatibismoari? Nola egin behar dio aurre egoera horri Lagun-Aro, EPSVk? Zer esan dute hedabideek? Eta herritarrek sare sozialetan?
Jarraian aurkituko dituzuen artikuluetan, eta TU lankideren bitartez, MONDRAGON Korporazioak eredu kooperatiboaren sendotasuna eta baliotasuna aldarrikatu nahi ditu. Pertsonetan eta elkartasunean oinarritutako sendotasunean erabateko konfiantza erakutsi. Hain justu ere, horiei guztiei esker kooperatiben garapena posible izan da eta erreferente bilakatu dira.