Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
'Eraldaketa soziala berrituz' lelopean asmo berriak aurkeztu zituen BAGARAk iragan abenduan

MONDRAGON Korporazioko eta Kooperatiba arloko hamaika ordezkari batu ziren abenduaren 18an HUHEZIk Eskoriatzan duen eraikin nagusian. Besteak beste, bertan batu ziren Fagor Taldea, Fagor Ederlan, Saiolan, H-enea, Lanki, Mondragon Unibertsitatea, Arteman, Bagara, Korporazioa eta ULMAko ordezkariak. LKSko kide Lander Jimenezek ireki zuen saioa. Jimenezek Debagoieneko diagnostiko energetikoa eskaini zien bertatatutakoei. Ondoren Lehendakari Agirre Center-eko Gorka Espiau-ren txanda izan zen berrikuntza soziala bideratzeko sistemen inguruan.
'Debagoieneko diagnostiko energetikoa: Emaitzen aurkezpena', izan zen Lander Jimenezen (LKS Ingeniaritza) aurkezpenaren izenburua
Bagara Herrigintzan erakundea lanean ari da eraldaketa sozialaren arloan iraultza txikiak sustatu guran. Aritz Otxandianok hitz egin zuen BAGARAren izenean eta adierazi zuenez, "saioaren helburua da Debagoienean eraldaketa soziala berrantolatzeko proposamena partekatu eskualdeko eragile kooperatibo eta sozialekin".
Egitaraua
Ekitaldia 17:30ean abiatu zen, Debagoieneko Eraldaketa Sozialari inpultsu berria emateko proposamenaren aurkezpenarekin. Saretzea, erakundetzea eta estrategia ildoak azaldu zituzten Bagarako ordezkariek. Trantsizio sozio-ekologikoa ere hizpide izan zuten bertaratutakoek. 'Debagoieneko diagnostiko energetikoa: Emaitzen aurkezpena', izan zen Lander Jimenezen (LKS Ingeniaritza) aurkezpenaren izenburua.