Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Enpresentzako metodologia berritzaileei buruzko jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta ESTIA Recherchek, Donostian
Enpresetan berrikuntza bultzatzea, eskualde arteko lankidetzaren ikuspegitik. Ikuspuntu horrekin ekin diote Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Bidarteko ESTIA Recherchek enpresen berrikuntzari buruzko jardunaldiari. Gaur eta bihar izango da, Basque Culinary Centerren (Donostia). Guztira, ehun pertsona, ikertzaile eta enpresak parte hartuko dute bertan. Jardunaldia ERALAN2 ikerkuntza-programaren barruan kokatzen da. Enpresen berrikuntza bultzatzeko mugaz haraindiko plataforma horrek barne hartzen ditu eta bere helburua da enpresetan mugaz haraindiko politika berritzaileak gauzatzeko gaitasunak aurkitu eta garatzea.
Jardunaldia 9:30ean hasiko da, Antonio Cancelo Mondragon Korporazioko lehendakari ohiak eskainiko duen hitzaldi honekin: “Lankidetzan jardun lehiakorrak izateko eta krisiari aurre egiteko”. Goizean eta arratsaldean zehar, mugaz haraindiko jardunbide egokien lekukotasunak azaldu eta gai komunak zehazteko lantegiak egingo dira. Bihar, azaroak 8, Exeter-eko Unibertsitateko irakasle Richard Owenek honako hitzaldi hau eskainiko du: “Berrikuntza arduratsua”. Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-inguru bat egingo da.
ERALAN2 plataforma
ERALAN2 enpresen berrikuntza laguntzen duen mugaz haraindiko plataforma da. Enpresekin batera, kudeaketa berritzeko metodologiak eraiki eta ETE-etara egokitutako ikasketa-tresnak eta -metodoak garatzea du helburu. Hala, Mondragon Unibertsitatea eta ESTIA buru direla, enpresen kudeaketari buruzko eta berrikuntza bultzatzeko behar diren gaitasunen identifikazioari eta garapenari buruzko arazoak mugaz haraindiko ikuspegi batez aztertuko dira. Mondragon Unibertsitateko eta ESTIAko 50 ikertzailek, ingeniarik eta teknikarik dihardute ERALAN2 programan.