Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Enpresen lasterketa maiatzean egingo da Donostian

Enpresen lasterketa Adegi eta Diario Vascok antolatzen dute eta dagoeneko aurten IX. edizioa korrituko da, maiatzaren 8an, igandea.
Lasterketa igandeko 10:00tan abiatuko da Alderdi Ederretik Boulevard-era, Kursaaleko zubia gurutzatu Zurriola ibilbidea hartuz (errepidetik) Sagues-era iritsi harte. Sagues-en 180 º bira eman eta Zurriola ibilbidetik berriro bueltatuko da, bidegorritik. Kursaal zubia berriz gurutzatu eta Salamanco ibilbidea hartuko du, 31 de Agosto kaleruntz abiatuz.
Hemendik Kale Nagusira eta Kontxako pasealekura abiatuko da Hernani kaletik.
Kontxako Pasalekua gurutzatu, Antiguoko tunela pasa eta Satrustegi ibilbidea hartuz Eduardo Chillida pasalekura abiatuko da bertan bira emango du Ondarretako bidegorria hartzeko eta Kontxatik berriz abiatzeko helmugara, Alderdi Eder-en, udaletxean.
Ezaugarriak:
• Inskripzioa enpresa guztiei irekia dago.
• Enpresa bakoitzak nahi adina talde inskribatu ditzazke (A, B, C…).
• Enpresa bereko 4 lagunez osatu behar dira taldeak.
• Talde osoa batera iritsi behar da helmugara
• Edozein koloreko kamisetak eraman daitezke
• Talde sailkapena iriste hurrenkeraren arabera egingo da
• Kronometrajea txip bitartez izango da
• Adin mugarik ez dago
Oharra: Korrikalari bakoitzak enpresako langilea dela frogatzeko giza-baliabide departamenduko eskutiz/zihurta giri bat aurkeztu beharko du
MAILAK
Gizonezkoak (4 gizon)
Emakumezkoak (4 emakume)
Mistoa (sexu ezberdineko korrikalari bat gutxienez)
SARIAK (kategoria bakoitzeko)
. Lehenengo taldearentzat: afaria talde guztiarentzat
. Bigarren taldearentzat: Spa Zirkuitoa talde guztiarentzat
. Hirugarren taldearentzat: Kirol materiala talde guztiarentzat
DORTSALAK JASOTZEKO LEKUA
Maiatzak 7, 10etatik 13tara Kiroletxean (Anoeta Estadioko baxuetan)