Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Enpresarean azoka urriaren 22an ospatuko da
Bai Euskarari Elkarteak kudeatzen duen Euskaragileak enpresa batzordeak egindako proposamen batetik sortu da aurtengo gaia. Enpresa hauen iritziz administrazioak eta enpresak Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzen hasi dira, Nazio Batuen Erakundeak abian duen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren baitan. Marko horrek 17 helburu definitu ditu, mundua hobetzeko, baina hizkuntza aniztasuna ez da modu esplizituan aipatzen. Hala ere, hor dago nolabait…
Izan ere, berezko lekua eskaini beharko litzaioke hizkuntzari Garapen Iraunkorrerako Helburuen artean eta olatua baliatu beharko litzateke lanketa eta proposamen bat egiteko, erantzukizun linguistikoa enpresen gizarte-erantzukizunaren parte baita.
Hala, gai hori aintzat hartuta, hiru zutabe izango ditu jardunaldiak: Jasangarritasuna; Hizkuntza; eta Inklusibitatea eta hazkunde ekonomikoa.
Egitaraua
Egitarauan hainbat enpresa, elkarte eta erakundetako kideek parte hartuko dute. Sarrera-hitzaldia Orkestrako Usue Lorenzek egingo du, Ez utzi inor atzean izenburupean.
Ondoren, bi solasaldi eta esperientzia-truke bat izango ditugu, arlo ezberdinetako ordezkariekin: EHU, MONDRAGON Korporazioa, Eusko Jaurlaritza, Oxfam Intermon, Ingeteam Group, Sutargi, Eredu Koop., Akaba, Oiarso Bexen, Laboral Kutxa, Atzegi, Agirre Lehendakari Center, Fagor eta Mutualia.
Amaitzeko, aurreko edizioetan bezala, aurten ere Arin-arin saioa izango da: parte-hartzaileek Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioarekin lotutako proiektuak edo ideiak azaldu beharko dituzte, hiru minututan, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.
Egitarau zehatza hauxe da:
[08:30-09:00] - Harrera eta dokumentazio-banaketa
[09:00-09:15] - Aurkezpena
Aurkezlea: Anabel Arraiza.
Aurkezpen instituzionala: Markel Olano (GFA diputatu nagusia)/ Imanol Lasa (Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatua), Xabier Lertxundi (Hernaniko alkatea), Rober Gutiérrez (Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria).
[09:20-10:00] - Sarrera-hitzaldia eta gaiaren kokapena
Hizlaria: Usue Lorenz (Orkestra): Ez utzi inor atzean
Agenda 2030ari ekarpena: iraunkortasuna eta hazkunde ekonomikoa; hizkuntza aniztasuna; eta inklusioa.
[10:00-11:00] - SOLASALDIA: IRAUNKORTASUNA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA?
Zein da iraunkortasunaren irizpidea negozio-estrategian txertatzeko bidea? Hazkunde ekonomikoa eta iraunkortasuna bateragarriak al dira?
Dinamizatzailea: Eguzki Urteaga. (EHU - Soziologia Graduko irakaslea) (Eusko Ikaskuntza - Eusko Ikaskuntza Iparraldeko Presidentea.)
Hizlariak:
-
-
Ibon Antero. (Mondragon Korporazioa - Eraldaketa sozialerako ekintzen koordinatzailea)
-
Gotzone Olarra. (Oxfam Intermon - Boluntariotzako eta bidezko merkataritzako teknikaria)
-
Iratxe Olabarri (Ingeteam Group - Salmenta-burua)
-
[11:00-12:00] -ESPERIENTZIA-TRUKEA
Inklusibitatea lantzen ari diren enpresak eredu.
Dinamizatzailea: Anabel Arraiza
Hizlariak:
-
- Zigor Diez (Sutargi - Gerentea, zuzendaritzako kidea) + Jennifer Alonso (Sutargi- lan orientatzailea)
- Joseba Oyarzabal (Eredu Koop. E. - Fabrikazio arduraduna)
- Ainara Diez (Akaba - Managerra)
- Laura Amoros (Oiarso Bexen - Finantza zuzendaria)
- Mitxel Lakuntza (Atzegi - Zuzendaria) + Aihotz Albizu (Pauso berriak programako kidea, Andoaingo Udaleko langilea); Idoia Malkorra (GUREAK - Pauso Berriak programako laguntza teknikaria); Maider Lainez (Andoaingo Udaleko alkatea)
- Nuria Agirre (Laboral Kutxa - Gestio sozialeko zuzendaria)
- Caritas
[12:00-13:00] - SOLASALDIA: HIZKUNTZA ANIZTASUNA ETA GARAPEN IRAUNKOR GLOBALA.
Hizkuntza aniztasunaren kuadeaketan Administrazioak eta enpresek duten erantzunkizuna, hizkuntza gutxitu bat tartean dagoenean. Zein da jardunbide egokia?
Dinamizatzailea: Leire Cancio. (Agirre Lehendakari Center - Proiektu arduraduna)
Hizlariak:
-
- Leire Okarantza (FAGOR - Gestio Sozialeko arduraduna)
- Natxo Lekunberri (MUTUALIA - Zuzendari-kudeatzailea)
- Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako Sailburuordea)
- Ines García Azkoaga (EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren arduraduna).
[13:00-13:30] - ARIN-ARIN aurkezpena, Ekintzaileon Txanpa.
GFAren Sustapen ekonomikoko sailarekin elkarlanean.