Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Enpresarean azoka ekintzailetzaz eta finantziazioaz hausnartzeko prest
Jardunaldia azaroaren 3an izango da, Orona Ideok Galarretan duen egoitza nagusian, eta besteak beste, ADEGI, SPRI, BAC Mondragon edota Laboral Kutxako ordezkariek parte hartuko dute.
Azaroaren 3an egingo da 2016ko Enpresarean Azoka Orona-Ideok Hernaniko Galarreta auzoan duen egoitza nagusian. Finantzazio eta ekintzailetza aukerak eta krisiari aurre egiteko formula berriak izango dituzte hizpide aurtengo solasaldietan parte-hartuko dutenek.
Besteak beste, Adegi, Spri, MONDRAGONeko Bac edota Laboral Kutxako ordezkariek esku-hartuko dute azokan. Gainera, aurreko urteetan bezalaxe, hiugarren edizio honetan ere, hainbat solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru antolatuko dira, enpresa eta profesionalen arteko elkarlana sustatu eta esperientziak zein jakintzak trukatzeko.
MONDRAGONeko BAC eta Laboral Kutxa parte-hartzaileen artean
Jardunaldi osoaren egitaraua urria aldera
komunikatuko bada ere, ekintzailetza eta
finantzazio ereduez hausnartzeko bi solasaldi aurreikusi dira: alde batetik, ekintzailetza
ereduez ADEGI-Ekintzaileen Foroa, BAC Mondragon, Talaios eta Crecer+Orkestrako
ordezkariak arituko dira; bestetik, finantziazio formula berrien inguruan jardungo dute Laboral Kutxako, Elkargiko, SPRIko eta Fiareko ordezkariek, beste batzuen artean.
Azoka Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bultzaturiko Enpresarean
egitasmoaren ardatz bat da. Horren helburua da euskara oinarri duen elkarlana, negozio
aukera berriak eta komunitatea sustatzea. Erronka horren aurrean, beste bi ardatzek
osatzen dute Enpresarean proiektua, Enpresarean Foroa eta Enpresarean.eus webgunea,
hain zuzen ere. Urrian irekiko da negozio eredu berriak aurkezteko eta azokan parte-hartzeko izena emateko epea:www.enpresarean.eus webgunearen bidez egingo da
inskripzioa eta datak aurreratzean komunikatuko dira.
Honako hauek dira helburu nagusiak:
• Euskaraz lan egin nahi duten edo-eta produktuak eta zerbitzuak euskaraz eskaini nahi
dituzten organizazioei eta profesionalei erraztasunak ematea.
• Zerbitzuak eta produktuak euskaraz (ere) eskaintzen dituzten enpresei eta profesionalei
salmentarako gune bat eskaintzea.
• Arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen eta profesionalen artean elkarlana
sustatzea eta esperientziak zein jakintzak trukatzea.
• Era berean, Enpresarean proiektuaren bidez enpresei/profesionalei negozio-aukerak
handitzea. Proiektu/zerbitzu berriak sortzea ahalbidetu nahi da, euskaratik eta
euskaraz.