Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Enpresako parte-hartzearen gaineko jardunaldia

Gipuzkoako erakunde sozio-enpresarialen kudeaketan parte-hartzea handitzeko proiektua bultzatzen dabil Debagoieneko Mankomunitatea, Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako sailaren sustapenarekin eta finantzaketarekin. Amaiera fasean dago proiektua, eta orain, euren erakundeetan eraldaketa prozesuak egiten edo egite asmotan dauden arduradunei zuzendutako jardunaldia antolatu dute.
Irailaren 16an, egubakoitza, izango da jardunaldi hori, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatean, Oñatin, 09:00etatik 14:00etara.
Proiektu horretan Mankomunitatearekin lanean dabiltza MIK - Mondragon Innovation & Knowledge ikerkuntza zentroa eta ASLE. Proiektua amaiera fasean dago, eta eragileek jardunaldia antolatu dute, elkarlanean, parte-hartzearen eta lidergoaren inguruan interbentzio ibilbide batzuk sortzeko eta enpresetan egindako lanen balorazioak aurkezteko.
Honako hau da egitaraua:
‐ Jardunaldiaren aurkezpena.
‐ Kontzeptu-markoa
‐ Proiektuaren balorazioa
‐ Atsedenaldia / kafea.
‐ Sormen-bateratu edo ko-kreazio dinamikak
‐ Jardunaldiaren itxiera
Parte-hartzea doakoa da, eta informazio gehiago eska daiteke 943 79 30 90 telefonoan.