Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Enpresa-lehiakortasuna ziurtatzeko nazioarteko presentzia optimizatzearen inguruko jardunaldia urtarrilaren 12an
Orain arte burututako nazioarteko garapenaren ondorio, MONDRAGONeko enpresek beren nazioarteko zabaltzearen optimizazioari aurre egin behar diote, mundu-mailako lehiakortasunerako abantailak gauzatzeko asmoz.
Testuinguru horretan, “Enpresa-lehiakortasuna ziurtatzeko nazioarteko presentzia optimizatzea”-ren inguruko jardunaldiaren helburua da globalizazioaren estrategiaren garapenean enpresek aurre egin behar dieten erronken inguruan eta estrategia hori arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren antolaketarako eta kudeaketarako ahalmenen inguruan hausnartzea.
Horrela, jardunaldiaren programak ondorengo edukiak izango ditu:
- Jardunaldiaren irekiera.
- Hitzaldia “Nazioarteko bulkada: munduan egotea nahikoa al da? Lehiakortasuna optimizatzen” izenburupean, LKS International – MONDRAGON Global Services-en eskutik.
- Globalizatutako enpresen aurkezpenak:
- BATZ, Koop.Elkarteko. Bingen Aranzabal (Zuzendari nagusia).
- COPRECI, Koop Elkarteko Iñigo Albizuri (Negozio zuzendaria).
- Hitzaldia “Erosketen garrantzia enpresa glokaletan” izenburupean, Jokin Laspiur, ATEGI-ko International Sourcing zuzendariaren eskutik.
- Jardunaldiaren amaiera.
Jardunaldia 2017ko urtarrilaren 12an izango da, 14:30an hasita, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian.
Jardunaldian parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da, 943082215 telefono zenbakira deituta edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbide elektronikora mezu bat bidalita.