Enpresa kooperatiboko erantzunkidetasunaren inguruko zenbait argibide

Enpresa kooperatiboko erantzunkidetasunaren inguruko zenbait argibide

Igor Ortega Sunsundegi. LANKI Mondragon Unibertsitateko Kooperatibismoaren Ikertegiko irakaslea eta ikertzailea.
Mondragonen esperientziaren parte diren kooperatiben artean, politika sozioenpresarialen definiziorako edo hausnarketarako prozesuetan, esangura handia ari da hartzen erantzunkidetasunaren dimentsioa, besteren artean, hark kooperatibek heldu beharreko enpresa-erronketan edo gobernantza kooperatiboaren ikuspegian egin dezakeen ekarpenagatik.
2024/01/29

Badira faktore batzuk bide horretan sakontzea eragiten dutenak. Nazioartekotzeari eta zorrozten ari diren merkatu eskakizunei loturiko dimentsioen eta konplexutzeen eraginpeko kooperatiba askoren antolaketa-bilakaerak agerian utzi ditu kooperatiba organoen ahuleziak edota zenbait erabaki asanbleariotan islatzen den kolektiboen eta organoen arteko distantzia. Ostera, eraldaketa kulturala eta gizartean azalaraziak diren balio berriak, egitasmo kooperatiboarekin inplikatzeko eta konprometitzeko modu berriak dituzten belaunaldien aspirazioen eta espektatiben bidez islatzen dira kooperatibetan. Gainera, sintoma disfuntzionalak nabari dira erronka berriei aurre egiteko beharrezko den eredu zorrotzago baten inplementazioan, eta, horrek, premiazkoago egiten du erantzunkidetasunaren gaiaren lanketa.

Segi irakurtzen: https://www.fagor.eus/portfolio/enpresa-kooperatiboko-erantzunkidetasunaren-inguruko-zenbait-argibide/