Enpresa kooperatiboak: gizartearentzat beharrezkoa den balioa

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, KONFEKOOPek, beste erakunde batzuekin batera, "Sevillako Adierazpena" egin du Sevillan "Cooperativas: el momento es ahora". Adierazpen horretan, kooperatibismoaren protagonismoa aldarrikatzen dute, eta gizarte-hitzarmeneko foro guztietan egotea eskatzen dute.
Card image cap
2022/06/22

Krisi-garaietarako babeslekutzat hartu izan dira kooperatibak, baina garai hori gainditu egin dute, eta, gaur egun, lan-egonkortasuna, lurraldean sustraituta egotea eta produktibitatearen hobekuntza ezaugarri dituen eredu ekonomiko bateko protagonistak dira. Lehiakortasunari eta partaidetzako kudeaketa demokratikoari dagokienez, kooperatibak eredu dira, eta beste enpresa-mota batzuk arretaz daude horri begira. 

Hori dela eta, KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak «Enpresa kooperatiboak: beharrezko balioa gizartearentzat» adierazpena aurkeztu du Sevillan egiten ari den eta Lan Elkartuko Kooperatiben Espainiako Konfederazioak (COCETAk) antolatu duen Kooperatibismoaren Munduko Topaketaren esparruan.

COCETAk, HISPACOOPek, UECOEk, Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibek, CONCOVIk, ACI COOPek, COOP Healthek, CICOPAk, Espriu Fundazioak, COOPCATek eta CEPESek sinatu dute agiria. Hartan jasotzen denez, gaur egun 23.907 kooperatiba daude Espainian, 1.150.000tik gora pertsonari zuzeneko zein zeharkako enplegua eskainiz, horietatik milioi 1 nekazaritza sektoreko bazkide langileak, eta 6,5 milioi bazkide kontsumitzaile baino gehiago dituztenak. Irakaskuntza-kooperatibetan aldiz, 300.000 ikasletik gora daude. Kooperatiben zenbait datu baino ez dira horiek. Egun, kooperatibek esparru ekonomiko guztietan jarduten dute, eta BPGd-aren %10 osatzen dute. Sektore publikoak ez ditu kooperatibak behar adina aintzat hartu ez tokiko, erkidego edo estatu mailako esparru arauemailean, nahiz eta hauen indarra geroz eta handiagoa izan. Itun sozialeko esparru eta mahaietan izandako elkarrizketetan kooperatiben ordezkariek ez dituzte gainontzeko erakundeetako ordezkarien baldintza berak. 

39e2a46b-e483-c383-86bb-9a4f014a11c5.jpg

Kooperatibak, orain da unea

Adierazpen honen bitartez kooperatibek hau aldarrikatzen dute:

  1.  Eragile ekonomiko eta sozial gisa dugun erantzukizuna gure gain hartu nahi dugu, eta, hartara, enplegu-politikak erabakitzen diren eremuetan gobernagarritasunaren parte izateko. 
  1.  Elkar-hartze sozialeko esparruetan egon nahi dugu, hau da: elkarrizketa sozialeko mahaietan, bai estatuan, bai erkidegoetan eta bai toki-mailan; kontseilu ekonomiko eta sozialetan, eta gobernuak, enpresak eta langileak herrialdeko estrategia eta plan ekonomikoak eztabaidatzeko eta jorratzeko biltzen dituzten foro guztietan. 
  1.  Gizarteak gaur egun dituen erronka handietarako soluzioetako bat izan nahi dugu: energia-trantsizioa eta klima-aldaketa; erronka teknologiko eta digitalak; berrikuntza; gizarte orekatuagoa, kohesionatuagoa eta sozialki bidezkoagoa lortzea, eta abar. Hau da, Konstituzioan ezarritako zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa eraikitzen jarraitzea. 

Adierazpen osoa irakurtzeko, sakatu hemen


5a60e43d-0c3f-58d9-5a7f-2534b90c1095.jpg

Sevilla, kooperatiben elkargunea

Nazioarteko kooperatibismoa lehen aldiz bildu da Espainian, ekitaldi jendetsu bat antolatuz, kooperatiben eredua berrikusteko eta krisian dagoen mundu honek etorkizunean izango dituen erronken aurrean jarrera hartzeko. Jarduera, tailer, bilera, foroz eta lan-mahaiz betetako egitaraua prestatu da, 100 herrialdetako 600etik gora pertsonek parte hartuz, "Kooperatibak: orain da unea" lelopean.