Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Enpresa Kooperatibari buruzko ikastaroa izan da UIKen

Ikastaroa hogeita hamar bat pertsonak jarraitu zuten, eta partaideek Euskal Herrian oso errotuta dagoen eta nazioartean erreferentea den enpresa egiteko eredu horretan interes handia erakutsi zuten. Parte-hartzaileek kooperatibismoaren historia eta printzipioak ezagutu ahal izan zituzten aditu askoren eskutik, baita kooperatibismoak gaur egun dituen erronkak eta sortzen ari diren hainbat eredu kooperatibo berrien adibideak ere. Ikastaroa oso parte-hartzailea izan zen eta bertaratuek galdera ugari egin zituzten.
Hizlariak honako hauek izan ziren: Igor Ortega Sunsundegui (Mondragon Unibertsitatea), Marta Enciso Santolcides (Deustuko Unibertsitatea), Aitziber Etxezarreta Etxarri (UPV/EHU– Gezki), Patxi Olabarerria Furundarena (Kooperatiben Kontseilua), Rosa Lavín (Konfekoop), Ainara Udaondo Alberdi (Lanki – Mondragon Unibertsitatea), Belén Balerdi Ozaeta (Kooperatiben Kontseilua), Juan Latorre (Eraman Koperatiba) eta Gotzon Gondra Elgezabal (Bizikoop).