Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.
Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Kooperatibisten babes soziala
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Enplegagarritasuna, helburu partekatua
Proiektuak 350 mila euroko aurrekontua izan du eta CEPES, Europako Gizarte Funtsak eta LagunAro, EPSVk lagundu dute finantzaketan.
Kualifikatzea da, pertsona bati lan bat egiteko gaitasunak aitortzea. Aldi berean, rekualifikatzea da pertsona bat berriz kualifikatzea, bere lanpostuaren beharretara egokitutako formazioa jaso ondoren beti ere. Abiapuntua argi zuten Kontsortzioa osatu duten erakundeek eta enplegugarritasunean fokoa jarrita abiatu zen programa orain bi urte eta erdi.
"Digitalizazioa gaur gaurko errealitatea da eta erabaki azkarrak hartu behar dira enpresa eta erakundeetan egon diren aldaketetara egokitzeko eta erantzuteko"
Helburua ez da makala izan, pertsonen gaitasun eta jarrerak aktibatu eta haien prestaketan sakondu, bai digitalizazioari aurre egiteko, bai eta logistikaren inguruko beste ezagutza batzuetan formatzeko. Aurreneko esperientzia izan da eta oso gustura daude emaitzarekin.
Iñigo Larrea (MONDRAGON), Alaitz Kristobal (Miguel Altuna Institutua), Nieves Alcain (Alecop), Janire Ereño (Udalaitz) eta Urtzi Gurutziaga (Cikautxo) elkartu ditugu proiektuaren inguruan hitz egiteko.
‘Fabrikazio aurreratuan rekualifikazio eta transformazio digitala: enplegagarritasuna eta pertsonen rekualifikazioa' da amaitu berri den formazio programaren izena. Eta programaren inguruan oso iritzi onak partekatu dituzte sustatzaileek.
Formazio malgua, pertsonen beharretara egokitua
Online eta presentziala izan da formazioa, behargin eta pertsona bakoitzari egokitua. Malgua eta norbere beharretara bideratua. Hala, Miguel Altuna Institutuan eskola praktikoak jaso dituzte, robotarekin, eta gainerako eduki guztia online jarraitu ahal izan dute.
Lehenengo esperientzia izan bada ere, ez da azkena izango eta dagoeneko beste arlo batzuk prestatzen ari dira.
Info guztia gaztelaniazko erreportajean.