Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Energia positibo dosi handiekin dator aurtengo Ilusio Ponpak jardunaldia

Ilusio Ponpak 2012an sortu zen jendeari arazoen aurrean ikuspegi baikorra transmititu eta motibazioa sustatzeko helburuarekin. Ordutik hona hainbat nazioarteko hizlari ospetsuk parte hartu dute bertan, beraien ikuspegi eraikitzailea eta baikorra helarazteko asmoarekin, eta ondorioz, jardunaldi honen arrakasta handitu egin da urtez urte. Edizio honetan ez da gutxiagorako izango, parte-hartzaileak energia positibo dosi handiak banatzeko asmoarekin baitatoz.
Lea Artibai Ikastetxeko auditorioan izango dira Ibon, Mar eta Emilio euren esperientziak kontatzeko eta bertaratutakoei beren motibazio, ilusio eta positibotasunarekin argiztatzeko
Hauek izango dira argiz betetako aurtengo hizlariak: Ibon Oregi, surf egokituko munduko txapeldunordea: Aparretan bizi; Mar Romera, adimen emozionalean aditua eta Francesco Tonucci Elkarte Pedagogikoko presidentea: Educar con 3Cs, capacidades, competencias, corazón; Emilio Duró, enpresaburua, irakaslea eta hizlaria: Llevar una vida con sentido.
Lea Artibai Ikastetxeko auditorioan izango dira Ibon, Mar eta Emilio euren esperientziak kontatzeko eta bertaratutakoei beren motibazio, ilusio eta positibotasunarekin argiztatzeko.