Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Energia garbien arloko proiektu bat garaile Mondragon Unibertsitatearen PBL Day egunean
GEPeko ikasle eta irakasleek, gradu eta masterreko titulazioetan garatzen dituzten PBL desberdinak ezagutzeko eta erakusteko aukera izan zuten atzo Orona Ideo ingurune dotorean. Ikasturte bakoitzeko (Gradu eta Master) PBL bat aukeratzen da, eta horiek guztiek aukera izan zuten Orona Ideon egin zen erakusketan parte hartzeko.
PBL-en erakusketaz gain, egunean zehar beste jarduera desberdin batzuetan parte hartu ahal izan zuten gerturatutakoek: hitzaldiak, workshop-ak, Orona Ideoko instalazioen bisita... Pertsona ezagun asko ere gerturatu ziren Hernaniko instalazioetara: Zuriñe Hidalgo abeslaria, Aintzane Encinas futbol jokalaria, Aitor Francesena surflari itsua... Musika eta giro ederra ez ziren falta izan.
Zein da, baina PBL eredua? Europa iparraldeko eta Estatu Batuetako unibertsitateetan erabiltzen dutenaren parekoa da eta, bertan, ikasleak erabakiak bere kabuz hartzeko eta bere bideari ekiteko gaitasuna garatzen du. Zeharkako konpetentziak eskuratuta, ezagutza teoriko-teknikoak lortzeaz gain, ekintzailetza zer den eta izaera lantzen ere ikasten ditu. Hainbat konpetentzia eskuratzen ditu, hala nola komunikazio eraginkorra, lidergoa edo erantzukizuna, baita jarrera proaktiboa eta eraikitzailea ere, eta erabakiak harteko gaitasuna.
Finean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, ekimena, sormena eta autonomia lantzen ditu. Aldi berean, ikaslea taldean lan egiteko prestatzen da, erantzukizunak eta konpromisoak barneratuz, eta ikasketekin inplikatzen da. Metodologiaren funtsa esaldi batean laburbildu daiteke: ez erakutsi, utzi ikas dezaten.
Atzokoan Unibertsitateko proiekturik onenak ikusi ahal izan ziren, eta guztien artean batek sari potoloa eskuratu zuen: mila eurokoa. Proiektua Ekoteknologia prozesu industrialetan - Energiaren ingeniaritzako ikasle talde batek irabazi zuen, haize errota eramangarria proiektuarekin.