Energia berriztagarria sortzeko kooperatibak sustatuko dituzte KREANek eta Energiaren Euskal Erakundeak

2021/02/08

Chillida Lekun (Hernani) aurkeztu dute Energiaren Euskal Erakundeak eta KREANek Ekiola egitasmoa. Energia berriztagarrien arloan kooperatibak sustatzea da asmoa, herritarrei parte hartzeko aukera eskainiz energia berriztagarrien sorkuntzan eta kudeaketan, udalerrietan eta eskualdeetan instalatuko diren eguzki parkeen bitartez.

Eusko Jaurlaritzako eta MONDRAGONeko energia alorreko goi mailako ordezkariek ezagutzera eman dute gaur goizean, Chillida Lekuko Zabalaga baserrian, Ekiola Energia Sustapenak sozietatearen eraketa, energia iraunkorra sortzeko herritar kooperatiben sustapenari begirako sozietatea.

Aurkezpenean, besteak beste, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sailburuak, Iñigo Ucín MONDRAGONeko presidenteak, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Jon Berbel KREANeko zuzendari nagusiak hartu dute parte.

3D6A0024.jpg

Ezkerretik eskuinera (lehenengo ilaran): Iñigo Ucin MONDRAGONeko presidentea; Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasun eta Ingurume Saileko sailburua; Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia. Bigarren ilaran, Arabako eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak; Jon Berbel, KREANeko zuzendari nagusia eta Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea.

Energiaren Euskal Erakundearen eta KREANen arteko bazkidetzari esker, Euskal Autonomia Erkidegoan energia aldaketaren Europako Estrategia abiarazi eta aurrera eraman ahal izango da, herritarren ahalduntzean oinarritzen dena, kontsumitzeko energia berriztagarrien sorkuntza eta kudeaketari dagokionez, kontsumitzaile aktiboa eta energia-erkidegoa izeneko figura berrien bidez. Izaera korporatiboko energia-erkidegoen eraketak, sistema elektrikoaren barruan jardun eta zeregin jakin bat izateaz gain, tokiko eta hurbileko administrazioen eskutik doazenak, ahalbidetu ahal izango du abian jartzea zenbait proiektu energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioen inguruan.

Hektarea bateko lurzoruan instalatutako parke fotovoltaikoak energia sor dezake 300 familiaren kontsumorako Gipuzkoan eta 500 familiaren kontsumorako Araba hegoaldean.

EEEren eta KREANen iritziz, Ekiola egitasmoa garrantzi handikoa da; izan ere, herritarren parte-hartzeari bide ematen dio. Integrazio eredu handi-handia eratzea lortu nahi da, ezarriko den udalerri bakoitzaren energia ikuskera aldaraziko duena, herritarrak autokudeaketa korporatiboaren errealitatean murgiltzeko xedez; beti ere proiektuokin bat egingo duten herritarren energia premiei erantzunez.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sailburuaren esanetan, “energia gobernantza berriko egitasmo bat da, Europako energia politikoen ildotik doana eta Euskadiko 2030 Energia Estrategian ezarritakoarekin bat eginik, energia autohornikuntza sustatzeko beharra azpimarratzen duena”, energia berriztagarrien aprobetxamendu eta energia autokontsumoa sustatzen dituzten sistemen bitartez. Iñigo Ucín MONDRAGONeko presidenteak adierazi du “sektore honetako kooperatiben eraketa Euskadiko idiosinkrasiarekin bat datorren formula dela, dimentsio handiagoko egitasmoak gauzatzea ahalbidetzeaz gain, herritar ugari inplikaraztea dakartzatenak”.

Halaber, modu horretan, Azpeitia izango da lehen herria horrelako eguzki instalazio bat, bertan, martxan jartzeari begira urratsak egiten hasiko dena.

Kontsumitzaileen parte hartze zuzena bideratzen duen kooperazio proiektua da Ekiola; udalen eta tokian tokiko administrazioen eta eragileen esku hartzea ere ahalbidetzen duena energia sortzeko instalazioen kontrolean. Hala, Azpeitia izango da, luze gabe, lehen herria horrelako eguzki instalazio bat, bertan, martxan jartzeari begira urratsak egiten hasiko dena. Gainera, datozen egunetan, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiek akordio bana sinatuko dute sozietatearekin, dagokien lurralde historikoan gisa horretako instalazioak sustatze aldera. Azpeitiko alkateak, Nagore Alkortak, parte hartu du ekitaldian, Josean Galera Arabako Ingurumen eta Herrigintza foru diputatuarekin eta José Ignacio Asensio Gipuzkoako Obra Hidraulikoarekin batera.

Energia kooperatibak

Kooperatiben eraketak, gure herriaren balio eta egitura ekonomikoaren ildo beretik joateaz gain, aukera ematen du dimentsio handiagoko proiektuak sortzeko, herritar askoren parte hartzea dakartzatenak. Dimentsio esanguratsua izango duten energia azpiegiturak izatea ekarriko du formula horrek (1 MW eta 5 MW arteko potentzia izango duten eguzki parkeak), hurbileko energia sortuko dutenak (0 kilometroa), kooperatiban parte hartuko duten pertsonen eta familien onura gogoan izanik: instalazio fotovoltaikoei lotutako ekonomiaren aprobetxamendua, instalazioak propioak bezala identifikatzea eta horien kontsumo elektriko osoaren baliokidea izango den energia kantitatea sortzea haietan. Proiektu horien kudeaketa eta bideragarritasunaren diseinuaren sistematika honako honetan datza: kooperatibaren jabetzaren zati bat eskuratzean kooperatibisten aldetik, hauen etxebizitzaren kontsumo elektrikoaren baliokidea eta faktura elektrikoan jasota geratuko dena.

Kooperatiba bakoitzak eraiki eta erabiliko ditu instalazioak sorkuntza-kostu egonkorrarekin, erabiltzeko edo jarduteko epe luze batez (25 urtez edo gehiago) eta pertsona edo familia kopuru handiarentzat kudeatuko dena. Hala, instalazio horiek dimentsio ertain-handia duen proiektu baten ekonomiaren parekoa izango dute. Etekinak edo emaitzak kooperatibistentzat izango dira, faktura elektrikoaren bidez. Hartara, bakoitzak bere instalazioaren sorkuntzaren emaitzak ikusi ahal izango du urtero, bai ekonomikoki, bai elektrikoki, eta, aldi berean, horien askotariko eragina ebaluatzeko moduan egongo da, hala nola ingurumen, iraunkortasun, tokiko aberastasunaren sorrera eta haren kontsumoaren ekonomiaren berari dagokionez. 

Dagoeneko, harremanak hasi dira udal eta administrazio batzuekin, aurrerapausoak eman ditzaten alor honetan, lehen kooperatiben eraketa 2021. urtean izateko asmoz.

3D6A9988.jpg

Iñigo Ucin, MONDRAGONeko presidentea, gaurko ekitaldian.

0 kilometroko energia

Energia kontsumitzeko tokiko kooperatiben egitasmo horri esker, herritarrek ulertu ahal izango dute nola kontsumitzen duten energia eta beren instalazioek nola sortzen duten. Era horretan, kontsumo-estrategiak ezartzeko aukeraz baliatuta, ekonomiak doitze eta hobetze aldera, sortzeko eta kontsumitzeko era ahalik eta hurbilen egon dadin lortzeko. Kooperatiban partaidea izateak ekarriko du inbertsio bat egitea, instalazioa osatuko duten panelen erosketa egiteko. Oso funtzionamendu-epe luzea izango dute horrelako instalazioek (hasierako aurreikuspenen arabera, 25/30 urte, kooperatiba bakoitzak epe hori luzatzeko aukera izango badu ere), ia bizitza osorako irtenbidea izan litekeena. 

Inbertsio hori berreskuratzen edo itzultzen joango da pixkanaka-pixkanaka, proiektu bakoitzean pertsonalizatuko den berreskuratze planaren arabera. Aldi berean, urteroko fakturetan jasota geratuko dira sorkuntza elektrikoari lotutako emaitza ekonomikoak.

Horrenbestez, helburua da pertsona bakoitzak kontsumitzen duen adina elektrizitate berde sortzea, protagonista sentitzea etxeko premiak asetzeko moduari dagokionez, eta hartara, energia berriztagarriaren sorkuntzan parte hartzeko bideak zabaltzen edo jorratzen hasiko dira. Hori guztia, jakina, gertuen dauden administrazioen eta erakundeen laguntzaz, kudeaketa egoki eta zuzena ziurtatzeko; beti ere kooperatibismoaren ereduaren esparruan, prozesu osoaren protagonista izatea dakarrena.

Ingeniaritza eta arkitektura