Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Eneko Bidegain irakasleak "Lurraldea eta herria" publikatu du

Lurraldea eta herria da Bidegainek argitaratu duen hamargarren liburua eta oraingoa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren aditu tituluaren laguntzarekin kaleratu da.
Herriaren batasuna eta kohesioa
Idazlearen arabera, boterearen galtzeak eta lurraldearen zatiketak eragin dute euskal kontzientziaren ahultzea, eta azken hamarkadetan areagotu egin da zatiketa administratiboaren eragina, herriaren batasunaren eta kohesioaren kaltetan.
Bidegainen iritziz, Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua izatera pasatu da. Bere esanetan, egoera administratiboak sortu du egoera arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan, hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan eta zerbitzuetan. Egileak oinarri edo abiapuntu batzuk proposatzen ditu liburuan herria hobeki artikulatzeari begira.