Eneak osasungintzan erabiltzeko babes-pantailak egiten ditu

Euskadiko koronabirusaren aurkako Maker Komunitateak bultzatu duen ekimenaren barruan kokatzen da iniziatiba hau.
Card image cap
2020/03/30

Enean bat egin dute Euskadiko Maker Komunitateak bultzatu duen ekimenarekin eta Koronabirusaren aurka babesteko pantailak ari dira egiten 3D inprimagailuetan, eta, oraingoz, 200 pantaila baino gehiago dituzte eginda. Hala, lagundu egiten diete ospitaleetako erizainei, medikuei, zeladoreei eta gainerako osasun-langileei Norbera Babesteko Ekipoak falta ez dakizkien eta pandemia geldiarazteko eta bizitzak salbatzeko segurtasun osoz lan egiten jarrai dezaten.



Horrez gain, Enean, OMEk eta Gobernu Agintariek adierazitako arau zorrotzen pean jarraitzen dute bezeroentzat lanean, eta zorrotz zaintzen dituzte lanpostuak, produktuak eta langile guztiak, COVID-19 pandemia hedatzen jarrai ez dadin.

Altzari erakargarri eta erresistenteak