Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
Eneak 2022ko Diseinu Sari Nazionala jaso du

Joan den astelehenean, 2022ko Berrikuntza eta Diseinuko Sari Nazionalak irabazi dituzten profesional eta enpresa guztiak omentzeko ekitaldia egin zen Avileseko Niemeyer Zentroan (Asturias). Enpresa horietako bat Enea marka garatzen duen Eredu kooperatiba izan da, lau hamarkadako ibilbidean zehar altzariak diseinatzen nazioko eta nazioarteko erreferente sendo bilakatu delako izan da izendatua. Erregeek eta Diana Morant Ripoll Zientzia eta Berrikuntza ministroak banatu zituzten sariak.
Ereduri dagokionez, ekitaldian izan ziren saria jaso zuen Nerea Caminos finantza zuzendaria, Juan Sáenz de Argandoña zuzendari Nagusia, Fermin Azaldegi zuzendari komertziala, Juan Ángel García MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ekipamendu Dibisioko zuzendaria eta kooperatibako Kontseilu Errektoreko ordezkari bat.
Zorionak "eredutar" guztioi!!