Eneak 2022ko Diseinu Sari Nazionala irabazi du

Sektoreak Estatu mailan ematen duen sari nagusia da, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak banatzen du, Espainiako diseinuaren ospea handitzen nabarmen lagundu duten profesionalak eta enpresak azpimarratzeko.
Card image cap
2022/09/27

Enea euskal enpresak 2022ko Diseinu Sari Nazionala lortu du, sektoreak Estatu mailan jasotzen duen aintzatespen nagusia. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen du saria, Espainiako diseinuaren ospea handitzen nabarmen lagundu duten profesionalak eta enpresak azpimarratzeko. Saria eskuratzeko arrazoien artean, enpresak lau hamarkadaz jorratutako ibilbide sendoa goraipatu du espainiar Gobernuak, “Estatuko eta nazioarteko erreferente gisa”.

Eneak gama altuko altzariak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta Euskal Herrian dituen instalazioetatik 200.000 pieza baino gehiago ateratzen dira urtero. Ekoizpenaren % 89 bost kontinenteetako 42 herrialdetara esportatzen dute.

1984an jaiotako kooperatiba gipuzkoarrak, MONDRAGONeko Ekipamendu Dibisioan integratua, gama altuko altzariak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta Legorretan dituen instalazioetatik 200.000 pieza baino gehiago ateratzen dira urtero. Ekoizpenaren % 89 bost kontinenteetako 42 herrialdetara esportatzen dute.

Sariaren jakinarazpen publikoan, Zientzia eta Hezkuntza Ministerioak Enearen honako ezaugarriak nabarmendu ditu: tokiko ingurunearen eta bertako nortasun- eta kultura-ezaugarrien aldeko apustu irmoa, ingurumenarekiko eta materialen tratamenduarekiko errespetu ukaezina, langileekiko konpromiso etikoa eta diseinuarekiko maitasuna, baita enpresaren oinarrian dauden kooperatibismoa, gizarte-ekonomia eta etengabeko prestakuntza ere. Era berean, sormenaren, abangoardiaren eta bikaintasunaren bilaketa etengabea ere txalotu dute.

 Puck 2.jpg

Nortasun-ezaugarriak
Enearen giltzarriak berrikuntza, fabrikazio iraunkorra, diseinu garaikidea eta jasangarritasuna dira. Konpainiaren zuzendari kudeatzaile Juan Sáenz de Argandoñak dioen bezala, “Eneak mugarri berezia ezarri du Espainiako diseinu sektorean; izan ere, kooperatiba gisa sortu eta hala funtzionatzen jarraitzen du, horrek dakarren ekarpen sozial guztiarekin”.

“Eneak mugarri berezia ezarri du Espainiako diseinu sektorean; izan ere, kooperatiba gisa sortu eta hala funtzionatzen jarraitzen du. Enpresako lankideak dira, gainera, proiektuaren jabeak”, adierazi du Sáenz de Argandoña konpainiako zuzendari kudeatzaileak.

Pertsonen bizitzan inspiratutako altzariak diseinatzeko eta fabrikatzeko helburuarekin jarri zuten martxan Enea. Altzari horiekin mota guztietako espazio publiko eta pribatuak hornitu nahi zituzten: etxe, jatetxe, bulego, ikastetxe nahiz ospitale.

Diseinuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren aldeko apustuak Alberto Lievore (Diseinu Sari Nazionala 1999an), Josep Lluscà (Diseinu Sari Nazionala 1990ean) eta Gabriel Teixidó diseinatzaileekin kolaboratzera eraman du enpresa. Hala, Europako liderretako bat bihurtu da etxerako altzarietan eta instalazio kolektiboetan. Bere bilduma berrienek Estudi Manel Molinaren sinadura daramate.

Puck 3.jpg

Enearen proiekturik esanguratsuenak Bilbon, Logroñon, Malagan eta Marbellan dauden kongresu-jauregiak, Australiako Central Park Sydney Mall, Bredako Rabobank bankua (Holanda), Tokioko Nishogakusha Unibertsitatea (Japonia), Singapore University of Technology & Design eta San Frantziskoko (AEB) Pinteresten bulegoak dira.

Hamarkada luzeetako ahalegin iraunkor horren ondorioz sortu dira Lottus (2010eko Good Design Award) eta Josep Lluscàren Eina bezalako bildumak. Azken horren bi milioi pieza baino gehiago saldu dituzte mundu osoan.

Era berean, iraunkortasuna markaren ekoizpen-prozesu guztietan dago. Natura-ingurunearekiko konpromiso horrek baliabide guztiak optimizatzea dakar, eta, horri esker, hainbat ziurtagiri lortu dituzte; hala nola ISO 14006, Ingurumen Kudeaketako ISO 14001 eta Indoor Advantage Gold. Eneak 100 profesional inguru enplegatzen ditu gaur egun, eta 2021ean 30 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen.

Altzari erakargarri eta erresistenteak