Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Emakumeen Laboral Kutxa taldea munduko onenekin lehiatuko da

Ion Lazkanok sei txirrindulari zuzentzen ditu: Ainhize Barrainkua, Irantzu Beloki, Tania Calvo, Idoia Eraso, Garazi Estévez eta Eukene Larrarte. Osteguneko eta larubateko saioak gorabeheratsuak dira; ostiralean, berriz, mendateko erlojupekoa da; eta esprina espero da igandean Santiago de Compostelan, Espainiako Itzuliaren txirrindulariak heldu baino lehen.
Ion Lazkano, kirol zuzendaria: "Sari ederra da bertan parte hartzea eta ilusio gainezka egingo diogu aurre. Taldeak aurreneko urtea du UCI mailan eta munduko lasterketarik onenetan egotea sari bat da guretzat; ilusio horrekin joango gara, dena emateko prest gaude. Ahalik eta hobekien saiatuko gara egiten, bereaz. Itzuli oso gogorra da bai ibilibide aldetik baita maila aldetik batez ere. Izan ere, WorldTourreko talde gutziak egongo dira bertan baita Europako indartsuenak ere. Haiekin aurrez aurre egotea erronka handia da; pausoz pauso bide horretzan jarraitzea dugu helburu nagusitzat."
"Horixe da gure xedea: ikasi gogo handiz eta aurrerapausoak eman pixkanaka".
Guztira, 24 talde arituko dira. Aurreneko hiru etapak ordu bietan bukatuko dira; azkena, berriz, ordu batean. Eurosport eta GCN telebistek zuzenean eskainiko dute lasterketaren azken ordua.
- Ibilbidea:
- Osteguna. 1. etapa: Estación Invernal Cabeza de Manzaneda - A Rua, 118,7 km
- Ostirala. 2. etapa: Estación Invernal Cabeza de Manzaneda - Estación Invernal Cabeza de Manzaneda, 7,3 km CRI
- Larunbata. 3. etapa: Estación Invernal Cabeza de Manzaneda - Pereiro de Aguiar, 107,9 km
- Igandea. 4. etapa: As Pontes - Santiago de Compostela, 107,4 km
Notizia argitaratu da: https://www.fundacioneuskadi.eus/