Emakume Master Cup txapelketarako arropa teknikoaren aurkezpena, Laboral Kutxan

Emakume Master Cup zirkuituan parte hartuko duten elite mailako pilotariak izan ziren, besteak beste, Arrasateko Laboral Kutxaren egoitza nagusian egin zen aurkezpenean, joan den asteazkenean. Astorerekin batera egin duten arropa tekniko berria aurkeztu zuten bertan.
Card image cap
Emakume Master Cup zirkuituko pilotariak, Laboral Kutxako eta Astoreko ordezkariekin, Laboral Kutxaren Arrasateko egoitzan.
2025/03/14

Emakume Master Cup zirkuituan jokatzen duten pilotariek 2025ean erabiliko dituzten kirol jantzi berriak aurkeztu zituzten: Astore, #kiroltasunezbizi leloa duen marka izango dute jantziok.

Diseinu berriko kamisetaz harago, aurtengo berrikuntza nagusia galtzen diseinu berria izango da. Astore eta pilotariak elkarlanean aritu dira galtza berri horiek kirolarien beharretara ahalik eta gehien egokitu daitezen eta kantxan inoiz baino erosoago senti daitezen. Praka berri horiek oihal elastiko, arin eta transpiragarri batekin eginak dira, OEKO-TEX egiaztagaria dutenak.

1741939542892.jpg

Aurtengo arropa berrien aurkezpenerako, Laboral Kutxa, zirkuituaren babesle nagusiaren Arrasateko egoitza nagusia aukeratu zuten eta bertara hurbildu ziren Marije Etxaniz, Laboral Kutxako Komunikazio zuzendaria, Edu Uribesalgo Astoreren sortzailetako bat eta Emakume Master Cupeko elite mailan lehiatzen diren pilotariak.

1741939544044.jpg

Txapelketako ligaxka bukatuta, eskuz binakako txapelketako finalerdiak ate-joka daude dagoeneko. Emakume Master Cup-ek urtean zehar emakumezkoen pilota txapelketak antolatzen ditu espezialitate eta kategoria desberdinetan. Laboral Kutxa da babesle nagusia. Hemen duzue informazio gehiago: https://www.emakumemastercup.eus/informazioa

1741939544255.jpg

Finantza eta aseguru zerbitzuak.