Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an

Emakumeen Nazioarteko Eguna ardatz, Gasteizko Goiuri jauregian bildu dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek 58 euskal kooperatibetako 76 emakume, zuzendari zein presidente. Haietatik 34 (omendutakoetatik %45) MONDRAGONen ordezkariak izan dira.
2025 Kooperatiben Nazioarteko urtea da, eta ekitaldiaren goiburuak kooperatiben lekua eta botere eraldatzailea azpimarratzen ditu: “Eraldatzeko lidergoan. Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago”.
Konfekoop-eko presidente Rosa Lavinek emakume kooperatibista guztiek egindako lana goraipatu du ekitaldiaren irekieran: “Haien konpromisoa ezinbestekoa izan da Euskadin kooperatibismoa garatu eta indartzeko, dauden oztopo sozialak gaindituz, nahiz eta oraindik badauden”
Emakumeen parte-hartzea enpresa kooperatiboetan orokorra den arren, euren lidergotik gizarte bidezkoago, solidarioago eta bidezkoago bat eraikitzen laguntzen duten emakume zuzendariak ikusarazi nahi izan dituzte oraingoan Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek.
Besteak beste, Rosa Carabel, Eroskiko zuzendari nagusi eta MONDRAGONeko presidenteordea. Carabelek bere hitzartzea hasi du esanez “ekitaldi hau ez dela ospakizuna bakarrik, lortu dugun guztia aldarrikatzekoa ere bada, baina, batez ere, oraindik egiteko dugun guztia bistaratzekoa”.
Carabelek ‘etxera’ begiratu du eta Eroskiri zein MONDRAGONi buruz hitz egiteko aprobetxatu du: “Eroskin 27.500 pertsona baino gehiago ari gara lanean, horietatik 9.000 bazkideak gara eta haietatik %77, emakumeak. Erreferente izaten jarraitu nahi dugu eta gure bisioan argi uzten dugu. MONDRAGONen parte gara, non 70.000 pertsonetatik %55 emakumeak garen. Industria-dibisioetan, tradizionalki maskulinoagoak diren sektoreetan, %31 dira emakumeak, eta zuzendaritza-batzordeen eta errektore-kontseiluen osaketan, %36 dira emakumeak”.
Eredu kooperatiboaren indar eraldatzailea ere azpimarratu du: “Kooperatibok gure DNAn enpresa eredu justuago eta jasangarriago bat bultzatzeko bokazioa dugu, eta bokazio horrek gure erakundeen barruan ekitate handiago baterantz bidea egitea ahalbidetu digu”.
Konfekoop-eko presidente Rosa Lavinek emakume kooperatibista guztiek egindako lana goraipatu du ekitaldiaren irekieran: “Haien konpromisoa ezinbestekoa izan da Euskadin kooperatibismoa garatu eta indartzeko, dauden oztopo sozialak gaindituz, nahiz eta oraindik badauden”.
Belén Balerdik aldiz, Kooperatiben Kontseiluko idazkari nagusiak argitu du, omenaldian parte hartzen duten kooperatibak askotariko sektoreetakoak direla, “eta, beraz, argi dago emakumeen lidergoa berrikuntzaren eta eraldaketaren sinonimoa dela. Lan ona egin da orain arte, baina jarraitu beharra dago. Oso aipagarria da tradizioz gizonezkoenak izan diren sektoreetan emakumearen presentziak izan duen bilakaera, eta kooperatibismoa oso tresna indartsua da genero-berdintasunerako, non talentua eta balio pertsonala diren axola duten gauza bakarrak”.
Ekitaldiko argazki gehiago, hemen.
Bestalde, Emun kooperatibako presidente Ainhoa Lasak erakunde “humanistagoak, feministagoak” eskatu ditu bere hitzaldian, eta berak bezalaxe ardurazko karguak dituzten pertsonei hitz egin die: “Hurbilen ditugun pertsonei dei egin behar diegu, eta galdera batean oinarrituta lurra erein behar dugu: Zer egin dezakegu gure posiziotik gure ingurua aldatzeko? Bidea dago egiteko, gogoa ez zaigu falta, eta sare aberatsa daukagu elkarrekintzan”.
Eusko Jaurlaritza ere egon da aitortza ekitaldian, eta Elena Perez Barrero, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eredu kooperatiboak erronka sozialekiko duen ‘iragazkortasuna’ azpimarratu nahi izan du: “Kooperatibak gizartearen parte dira eta bertan dauden desorekek eragiten diete, baina hobeto entzuten jakitearen abantaila dute”. Erreferente femeninoak ikusarazteko eta segmentazio horizontala edo sektoriala gainditzeko deia ere egin du sailburuordeak.