Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Emakume eta Neska Zientzialariaren Eguna ospatu dute Garaia Parke Teknologikoan

Zientzialari hauek, beraien ikasketa eta lan ibilbidea, emakume rol-aren ikuspegitik nola bizi izan duten kontatu dute. Hirurak ados daude emakumeak zientzian behar duen tokia hartzeko ibilbidea luzea dela eta oraindik lan asko egin behar dela. Ekitaldi horretan, Euskadiko 15 ikastetxetako 350 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute. Ikasleek ere, hiru emakume zientzialariei galderak botatzera animatu dira.
Jarraian, argazki lehiaketaren emaitzak eman dira, non ikasleek etorkizuneko neska eta emakume zientzialarientzat argazki eta lelo inspiratzaileak sortu direnak. Horiek @neskaemakumezientzialaria Instagram kontuan argitaratuak izan dira eta ikusgai jarraitzen dute. Boto gehien jaso dituzten lehen 15 argazki+leloak ikusi eta gero, Madi Urzelai Oñatiko Zuazola-Larraña ikastetxeko Batxilergoko bigarren mailako ikasleak irabazi du eta bere argazkiak, parte hartu dituzten beste argazkiekin batera, egutegi bat osatuko dute, paperean eta formatu digitalean, ekimena babesteko asmoz.
Egunari bukaera emateko, MGEPko ikasleak Garaiara bertaratu ziren, emakumeak zientzian duten gaur egungo egoera, oztopoak eta etorkizunera begira hobetu beharko liratekeen baliabideen inguruan hausnartzeko. Tertulian ondorioztatu zuten guztia, infografia bat sortuz aurkeztu zuten, momentu oro.