Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Elkartasunez beteriko doinu afrikarrek bete dute Monterron
Afrikatik etorri berri diren 7 gazte ugandarrek; lurra, ohiturak, fedea, alaitasuna, mina, edertasuna deskribatuz egiten dute dantza, eta Ruandako danbor eta erritmo alaiak ere erabiltzen dituzte. Dantza garaikidea, afrikarra, tribala, kamera geldoan edo erritmo zoroarekin eskaintzen dute ikuskizuna. Afrikar ikuskizun garbia da, eta arrakasta handia lortu du kontzertua eman duten aldiro, baita atzokoan ere Arrasaten. Kampalako umezurztegian hazitako zazpi gazteek ehunka emanaldi egingo dituzte Euskal Herrian eta Espainian udaran zehar eta Arrasatekoa aurrenetakoa izan da.
Ttakun, kulturarteko zubia
Arrasateko Ttakun elkarteak dioenez, txalaparta kulturen arteko zubia da eta hori erakustera gerturatu ziren tta-kun tta-kun konpasaren magiaz. Eta Debagoieneko beste taldea Jaiki dantza elkartea izan zen, performanzeak gorputz-hizkuntza erabiltzen dute istorioak emozioz eta sentimenduz komunikatzeko. Monterroneko taula gainera igo eta oraingoan “euskafrika “ xarmadun ikuskizunarekin goza-arazi ziguten.
Arrasateko eta Debagoieneko herritarren konpromisoa indartzea da helburua
Jaialdiaren helburua, Arrasate eta Debagoienako herritarrek Mozambikeko lankidetza-programarekin duten konpromisoa indartzea da. Harremanek eta Mundukidek hogei urte baino gehiago daramatzate elkarlanean Mozambike iparraldeko korredoreko biztanleen bizitzak hobetzeko aukerak eskaintzen. Lankidetza programak hasi zituztenetik, herrialdea erabat suntsituta zegoen eta hogei urte hauetan azpiegiturak, osasuna, hezkuntza eta jarduera ekonomikoa nabarmen hobetu badira ere, gaur egungo egoera oso kaskarra da oraindik milaka eta milaka pertsonentzat.
Duela hogei urte Marrupako barrutian 200 € baino gehiagoko uzta lor zezaketen hamar nekazari baino gutxiago zeuden eta orain ehunka dira balio hori lortzen dutenak. Duela hogei urte nekazari familien laurden batek ere ez bazuen bizikleta bat, orain gehiengoak daukate bizikleta eta askok motor txikiak izatea ere lortzen dute.