Elkartasuna ezin da eten

Elkartasuna ezin da eten

Mundukide
Une honetan, munduko gaurkotasuna eta Mundukideren jarduera markatzen duena Covid-19a da, hala ere, Mozambiken, Etiopian, Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren lanean jarraitzen dugu, herrialde bakoitzeko erakunde aliatuekin lankidetzan, osasun eta segurtasun protokoloak errespetatuz, krisialdiak bortizki joko dituen pertsonen ondoan jarraitzeko.
2020/10/30

Horientzat gehienentzat birusa beste arazo bat besterik ez da, indarkeria, gaixotasunak, izurriteak, ustelkeria, diskriminazioa, lur falta, eskolara joateko ezintasuna, bortxaketak eta abarrez betetako zerrenda luze bati gehitutakoa. Horiexegandik guztiengandik, Mundukidek etenik gabe jarraitu behar du, elkartasuna ezin baita gelditu.

Elkartasunaren dimentsio globala Arrasateko mugimendu kooperatiboaren funtsezko balioetako bat da. Enpresa eta unibertsitate arloko hainbat eragile kooperatiboren inplikazio zuzenari esker, demokrazia ekonomikoa eta justizia soziala bilatzen duten herrialde pobretuetako komunitateekiko elkartasun kooperatiboa gauzatzeko lanean dihardu Mundukidek azken 21 urteotan eta horrela ulertzen dute kooperatibetako pertsona ugarik ere.

Leire Mugerza, Mundukideko lehendakari ordea eta Eroskiko Kontseilu Errektoreko lehendakaria.

Captura de pantalla 2020-10-30 a las 10.05.31.png

"Mundukideren eredua oso baliagarria eta eraginkorra da”

Bereziki garrantzitsua da Mundukideren eredua, eta oso baliagarria eta eraginkorra da herrialde ezberdinetan. Garapena gauzatzeko moduaz ari gara, gure esperientzia, printzipio eta baloreak oinarri hartuta.

Horixe da eraldaketa sozialaren muina, eta nolabait Arizmendiarrietak aipatzen zuen haritik doa: Mundua ez zaigu eman kontenplatzeko, eraldatzeko baizik. Kooperatiben aldetik egin dezakegun ekarpena handia da: bakoitzak duen ezagutzatik hasita, partekatzen dugun kultura… Guk banaketaren alorrean, esate baterako, barne kultura definitu dugu, eta pertsona bakoitzak dituen balioak funtsezkoak dira, eta eman dezakeen onena ere bide beretik doa: denbora, ezagutza, esperientzia.

Axier Lekuona, Mundukideko Patronatuko kidea eta Orkli Koop. elkarteko lehendakaria

Captura de pantalla 2020-10-30 a las 10.26.25.png

"Hogeita bat urteren ostean, Mundukideren eredua erreferentea da lankidetzari dagokionez”

Mundukidek oso bestelako errealitateetan bizi diren pertsonekin konektatzen gaitu. Aldi berean, pertsona horiek gurearekin alderatuta zein bizimodu ezberdina duten gogora ekartzen digu eta nolabait, pertsona horiek hobeto bizi daitezen gure laguntza eraginkorra dela gogoraraziz. Orklin, esperientzia horiek ezagutarazten saiatzen gara, pertsonak motibatuz eta laguntzeko bideak erraztuz. Bestalde, COFIPen gure ekarpena batez ere Mundukiderentzat da, lankidetza-ereduarekin identifikatuta sentitzen baikara. Era berean, uste dut gaur egungo jarduera-ildoak garatzen joango direla urte askotan egindako lan gogorrari esker. Frogatu denez, 21 urteren ostean, Mundukideren eredua erreferentea da lankidetzari dagokionez.

Elkarrizketa gehiago: azken aldizkarian.