Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Elkartasun uholdea Urkulun
Inoizko jendetzarik handiena batu zen atzo Urkuluko urtegian (Aretxabaleta) Mundukidek antolatutako lasterketa solidarioan. Guztira kooperatibetako 44 taldek hartu zuten parte lasterketan eta ehundik gora lagunek oinezko ibilbidea aukeratu zuten.

300 lagunetik gora batu ziren atzo goizean Urkuluko urtegian, Mundukide Fundazioak antolatutako 'VIII. lasterketa solidarioan'. Guztira 44 taldek eman zuten izena lasterketan eta beste ehun bat lagunek urkuluko urtegiari oinez eman zioten itzulia.
Era berean, gaztetxoen artean ere, parte-hartzeak gora egin du aurtengo edizioan eta 70 neska mutiko gerturatu ziren bertara. Askotariko kooperatibak batu ziren elkartasun deialdira, eta batutako diruarekin munduan dituen proiektuen gizarteratzean indarrak jartzeko baliatuko du Mundukidek.
KREAN kooperatibako talde ezberdinak, elkarrekin, helmugaratzen.
Informazio guztia MUNDUKIDE