Ingeniaritza eta arkitektura
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Kooperazio kooperatiboa
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Elkartasun kooperatiboak bat egingo du Urkulun
Taldean lasterka zein oinez. Motelago edo azkarrago. 10 urterekin, edo 40rekin, edo 70ekin... Modu askotan parte hartu ahalko da urriaren 16an Aretxabaletako Urkulu urtegian egingo den Kooperatiben arteko VII. Lasterketa solidarioan.
Elkartasun unibertsalaren isla
“Lehen mundu” honetako kide garen guztiok jabetzen gara neurri handiagoan edo txikiagoan, jaio garen lekuan jaio izanaren pribilegioaz. Kontzientzia horrek bultzatzen gaitu aukera bera ukatu zaizkien pertsona eta gizarte horiekin elkartasunez jokatzera.
Duela 23 urte jaio zen Mundukide. “ Lanaren” bitartez, gizartea eraldatzeko”. Jose Maria Arizmendiarretaren ideiek iraultza sozial eta ekonomiko oso bat bultzatu zuten gure gizartean eta Mundukidek filosofia eta “egiteko era” zabaltzen ari da munduan zehar, bizi baldintza zaurgarrietan bizi diren pertsonekin elkarbanatuaz.
Sorreratik izan da mugimendu kooperatiboa Mundukiderentzat funtsezko pieza, eta "gaur egun ere MONDRAGON taldeko kooperatiben lankidetza eta babesa ezinbestekoa eta erabatekoa da. Horrezaz gain, ezin ditugu ahaztu, bidelagun diren gainontzeko erakunde eta pertsona guztiak, beraien lankidetza eta babesik gabe Mundukidek ezingo lukeela lankidetzan aritu".
Publiko 'ez kooperatiboari' gonbidapena
Zazpigarren edizio honetan, deialdi berezia egin diote gizarte osoari, urriaren 16an
ospatuko den lasterketa solidarioan parte hartzera gonbidatuz. Nahiz eta x3 lasterketa
kooperatibetako bazkideei soilik zuzenduta egon, gainontzeko modalitate guztiak publiko osoari zabalik daude.
Parte-hartze modalitateak
Hiruko taldeetan lasterketa (soilik kooperatibentzat).
- Kategoriak: Emakumezkoa / Mistoa /Gizonezkoa
- Ibilbidea: 6.3 Km.
- Irteera: Goizeko 11:00etan
- 10 € pertsonako
Martxa nordikoa
- Publiko orokorra.
- Ibilbidea: 6.3 Km
- Irteera: Goizeko 10:30etan
- 10€
Oinezkoen ibilbidea
- Publiko orokorra.
- Ibilbidea: 6.3 Km
- Irteera: Goizeko 10:30etan
- 10 €
Haur eta gaztetxoentzat lasterketa
Urtero gerturatzen dira haur eta gaztetxoak gurasoekin batera Urkuluko lasterketara eta aurten 2004 – 2016 bitartean jaiotako gaztetxoenen parte hartze gosea asetzeko lasterketa berezia izango dute, adin tarte bakoitzari dagokion distantzia egokituta.
Lasterketa zerrenda:
- 2014-2016 Jaiotakoak: 400m
- 2012-2013 jaiotakoak: 500m
- 2010-2012 jaiotakoak: 1000m
- 2008-2009 jaiotakoak: 1500m
- 2004-2007 jaiotakoak: 7000m
- Irteera: Goizeko 10:00etan
- Doako parte hartzea
Dortsal solidarioa
Norbaitek, Urkuluko Kirol modalitateetan parte hartzerik ez balu, dortsal solidario eskuratu dezake KLS ekimen solidarioarekin bat egiteko. Fagor Elektronika, Krean eta Anthlon aurtengo babesle nagusiak izango dira eta antolakuntzan lagun izango dituzte Mundukide Fundaziokoek.
Izen-ematea
Izen-ematea www.mundukide.org webgunean egin beharko dute interesatuek.