Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Automozio osagaiak
Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Elkartasun keinuak Ukrainarekin
Bucha-ko infernua gertutik, bertatik bertara, bizi izan dute Lesia Zhyvotovska eta Natalia Zhyvotovskak. Bertakoak dira, eta Natalia astebete luzez aitarekin lurpean, garaje batean, egon zen gordeta, ihes egitea lortu zuen arte. Kateryna Marchuk Ivankiv-ekoa da, Chernobyl-etik 40 kilometrora dagoen herri batekoa. Han ere gogor eragin die Errusiarren inbasioak.
Bucha-ko infernua gertutik, bertatik bertara, bizi izan dute Lesia Zhyvotovska eta Natalia Zhyvotovskak.
Kiev-ekoak dira Tetiana Skybiuk eta bere alaba txikia. Guztiak Aretxabaletan daude, Euskal Herriko beren familien etxeetan. Lasai egon arren, oso arduratuta eta bereziki triste daude ukrainarrak. Eskertuta, oso, gure herrian jaso dituzten elkartasun adierazpen guztiengatik, baina beraien herrira itzultzeko desiatzen. Ametsgaiztoa amaitzeko ametsetan.
Lana mina arintzeko
Coprecin, Fagor Ederlanen, langile eta bazkideek erakutsitako elkartasun adirazpenak ez dira edonolakoak. Balio kooperatiboetan kooperatiboena den elkartasunak kasu honetan mugak gainditu baititu. Orain lan egitea nahi dute, ahal den neurrian, bizi, eta euren herrian gertatzen ari den sarraskiak eragiten dien mina arindu. Kateryna Mondragon Linguan ari da lanean, lau orduz, eta gainerakoak lan bila dabiltzate.
GSRko zenbait langile ere ari dira mugitzen eta elkartasuna aktibatzen, hala, lana eskaintzeko aukerak eta hizkuntzara (gaztelaniara) gerturatzeko bideak aktibatu guran dabiltza.