Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Elkargik euskal industriari laguntzeko programa bat jarri du martxan

Elkargik finantza-produktu berri bat jarri du martxan ETEentzat, baldintza onuragarriekin, erakundeen lankidetzari esker, kasu honetan Europaren (Fondo nextGenerationEUI) eta Espainiako gobernuaren artean, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez.
Helburua da produkzioan edo lehiakortasunean inbertsioren bat egingo duten tamaina txikiagoko industria-enpresen hazkundea sustatzea, baita industria-ekimeneko proiektu berriak sustatzea ere.
Eta industriarentzat oso erakargarria den produktu baten bidez egingo du hori; izan ere, Elkargik abal-emaile gisa duen bitartekotzarekin, % 0ko tasako maileguak lor ditzakete, komisiorik gabe, 1,5 M€ arte eta 15 urte arte.
Finantzaketa hori eskatzen duten enpresek Ingurumenari kalte nabarmenik ez egiteko printzipioa bete beharko dute, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari baita finantza-zerbitzu eta -produktu jakin batzuetara iristeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Elkargirekin posta elektronikoaren bidez (info@elkarg.es) edo whatsapp kanalaren bidez (686955099).